Aita Argentinan jaioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ESK-048/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Esango dostazu izen-abizenak faborez?
- Jesus Fernandez de Arroiabe Pagoaga.
- Pagoaga?
- Pagoaga bigarrena bai.
- Eta nun, nun eta noiz jaixo ziñan? Jaixo hemen etxe hontan jaixo ziñan?
- Bai, bai hementxe.
- Marulandan, zela dauko izena etxe honek?
- Ba auzua?
- Ez, ez etxiak.
- Bar Marulanda beti.
- Marulanda taberna.
- Bai, merendero Marulanda.
- Eta ze, ze egunetan jaixo ziñan?
- “Veinti tres de marzo del treinta y cuatro”
-Zure aitta-amak nungoak ziren?
-Aitta ta ama? Gatzakuek, Salinaskuek.
- A, Gatzagakuek bixak?
- Ama Gatzakue ta aitta, aitta be bai, gure aitta jaixo zan Argentinan jaixotakue da, baiña hemengu izatez e, Gatzagan gauko parentsekue ta dana.
- Osake zure aitten...
- Aitten aitte-edo hau euen, berori jaixo zan, nire aitte jaixo zan Argentinan.
- Osake orduen zure aittajauna hametik fan zan?
- Hemendik fandakua lehenau ba oin faten diez, bueno oin ez, oin ez dakit faten dien baiña.
- Gerra aurretik orduen?
- Bai, bai.
- Osake aittajauna Argentinara fan eta zure aitta han jaixo zan.
- Bai etor zan bost urtekin-edo uste dot.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!