Igande arratsaldea Eskoriatzan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-046-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskoriatzako plazan, igandero jotzen zuten bandak, akordeoiak eta danbolin joleek. Dantza bukatu, lasterka afaldu eta zinera joaten ziren.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ESK-046/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Eta aparte, San Pedrotatik aparte domekatan egoten zan musikarik plazan?
- Bai.
- Domekero, ezta?
- Bai. Baiña klaro, ni eskolatik ya kanpora egongo nitzen baiña plazan kontinuo-kontinuo. Eskoitzako plazie zan “una privilegiada”. Jote eben bandiek, “la banda” Eskoriatzan banda edarra euen, ederra. Ta ointxe be bei e, ointxe be badaukau bandie bueno “de los primeros”. Ta gero joten zan akordeoie, akordeoie, Mondragoetik etorte zan un tal Lucio Markaide ta gero tanboliñe, sueltue. Osake sartzen gintten plazan atsaldeko seiretan ta urten be ez zeban eitten bederatziek arte, bederatziek lauderen gutxirau arte, despatxetan zanien bandie orduntxe. Etorri etxera prisaka afaldu eta zinera eta zinera bederatziak eta larenetan, domekero hori izete zan. Ta konforme! Oinguk baiño gustorau, domekie noz allegetan dan desietan. Bueno…
- Ze gaztie danien ez zeuken zer itterik. Oin berriz dana telebisiñoian, bestian, han, hemenguan…
- Exaktamente, exaktamente. Oin ein da desde luego “de punta a punta” esaten doten moduen.
- Ya dantza be ez da eitten.
- Ke ba! Keba! Gero keja eiutten die ez dauelako ekarten. Ekarten dabie bailabliek be San Pedroatan, egunen baten ifintzen dabe ta nok eitten due ba dantzan? iñok bez. Iñok bez, keba. Ez dau merezi.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!