Eskoriatza (Gipuzkoa)

2.000 oiloren arrautzak saltzen

2.000 oiloren arrautzak saltzen Inkubagailuak zeuden tokitik aldatu eta denda jarri zuten. Bi oilategi zituzten etxe ondoan. Baserrian 2.000 oiloraino eduki izan zuten. Gasteizera eta Donostiara saltzen zituzten arrautzak. Baserritik trenera astoz, eta tren geltokitik saltokira orgaz eramaten zituzten arrautzok. Goizean zaperoa eta arratsaldean alea jaten zuten oiloek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-046-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inkubagailuak zeuden tokitik aldatu eta denda jarri zuten. Bi oilategi zituzten etxe ondoan. Baserrian 2.000 oiloraino eduki izan zuten. Gasteizera eta Donostiara saltzen zituzten arrautzak. Baserritik trenera astoz, eta tren geltokitik saltokira orgaz eramaten zituzten arrautzok. Goizean zaperoa eta arratsaldean alea jaten zuten oiloek.

Transkripzioa

- Orduen, orduen atzera baserriko martxiori hartu ein zeuen?
- Barriro olluekin baserrixe itxi geben.
- Baiña olluek non hazten zittuen, hemen bertan?
- Hamentxe, hamentxe. Hortxe atara, ze eskapeko onduen dau zera kuartue. Oin dau bamos gero zerrau geuen, baiñe han egon zan librerixie, periodikuek-eta saltzen zittuena eta oin zea lau inkubadora justu-justuen sartzen ziren hantxe. Eta gero aiztiek ifiñi eben han ba dendatxo bat, periodikuek eta dana saltzen zittuena ta gero horreik inkubadorak pasau zittuen barrurau eta hortxe hasi eta gero geunken hamen bi ollotegi, oin bota dittuez danak hamentxe bat, ollotegi bat, hamentxe etxe ondo-onduen ta beste bat errekie pasau eta harutxau be geure terrenue zan, bamos ondiok erosteko geunken e! ta hantxe beste ollotegi bat ein ta ba hortxe hasi ta gero hemen behien lo ta hemen behien eitten euen ta ba holaxen hasi giñen.
- Ta zemat ollo euki zittuein aldiko?
- Baserrixen bi mille pasauraiño allegau ziren.
- Bi milla?
- Bai, bai bai, bai.
- Horrein danan arrautzak saldu eitten zittuein?
- Bai Bitorixera faten zan aitte Bitorixera ta Donostiera.
- Dendatara eta hola?
- Bai, plazan. Mas ke nada plazan baiña bera hara allegetan zanerako holakoxe korrue eindde, abasto emon eziñik. Klaro ba arrautzak bakizu fresko-freskue eta edarra. Ollo zuri-zurixek ta ba baserrittik, ba eguaz… eguenetan faten ziren eta eguazten dan-dan-dan-dana eta martizen atsaldie arrautzak ifinten, kajatan. Kaja espezialak eindde ta gero astuekin bajau, orduen ez zeuan kamiñorik.
- Astuakin kalera ekarri gero aittek zer eukan kamiona?
- Ez trenien.
- Trenian.
- Bai trenien, kamioie euki, dirue be nun euen ba?
- Eta gero trena eta gero han estaziñotik merkaura? Bai bertan ya estaziñuen horrenbeste urtien ya hartute euken bertako ba “un mozo”, ta karro handi bategaz bi biaje edo hiru-edo handittik plaza de abastosera.
- Zemat arrautza erute zeben?
- Ba milleka dozena erungo ziren.
- Osea bi milla olloraiño.
- Bai bai, bai.
- Eta hemen kalien euki zittuenien?
- Hamen, hamen gutxi. Hamen zazpirehun-zortzirehun. Ointxe, ointxe hiru urte dire kendu gittunak azkenak. Bueno gero gutxiau geunekn porke bagenekigun ze zetorren o ze problema geunken. Baiña hemen be laurehun-seirehun egon da, eukitte gaz. Bai, bai, bai, bai. Hor ez zeguan bedarrik oingo moduen, porke orduen suelto, orduen danak suelto ibiltzen ziren. Goizien, bai bai, bai. Ta goizien emoten jakuen zaperue eta eguerdixen be bai. Eta gero atsaldien ya granue: garixe, olue eta artue. Garagarra ez jakon /etxakon/ gustetan aitteri, garagarra esaten eben ha kaballuendako zala. Ta gero zera “panizo”.
- Panizo ez dakit zer dan.
- Panizo…
- Ez da izango kañamuen....
- Haxe hazixe, “eso es”. Eta gustetan jakuen ollueri, bueno… Lehelengo batzen euena haxe izete zan.
- Kañamuakin, kañamuen familixako landarakin eitten dittue porruek.
- Eitten dittue?
- Bai.
- “¡Ahí esta!”
- Gustau ollueri be.
- Bai, bai, bai.
- Kakaraka gustora eingo euen.
- Bueno hor egoten ziren kakaraka arrautzie eutten ben bakotzien., bueno! Kakaraka horixe eitten euena.
- Baiña igual panizua jan ta musikie ta dana.
- Ez dakit hori. Ez dakit baiña asko gustetan jakuena bai. Ta gero artue ta gero hurrenguen garixe. Azkenengo olue izten euen. Baiña bueno, jaten euen ha be.
- Osake ondo gobernautako...
- Bai, bai, bai. Ta klaro arrautzak famie, bueno… ta “¿son frescos?” ta gurien aittek askotan eitte eben kaskau ta klik “pa que vean que son frescos”. Gero preguntaurik bez.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia