Eskoriatza (Gipuzkoa)

Su-egurra saltzen

Su-egurra saltzen Astoekin poleak jasotzen zituzten su-egurra jaisteko. Pinuak sartzeko basoak garbitzen geratzen zen egurra erosi, etxera ekarri eta zatitu egiten zuen ekonomika edota berogailuentzako. Gero etxerik etxe saltzen zuen. Gasogenodun kamioientzako ere saltzen zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-046-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Astoekin poleak jasotzen zituzten su-egurra jaisteko. Pinuak sartzeko basoak garbitzen geratzen zen egurra erosi, etxera ekarri eta zatitu egiten zuen ekonomika edota berogailuentzako. Gero etxerik etxe saltzen zuen. Gasogenodun kamioientzako ere saltzen zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero astuekin eroate ziren polea hutsek astuekin mendiraiño eruten ziren harek. Ta barriro harek poleakin etorte zan egurre, kablien.
- Eta gero egurre kamionetan edo…
- Egurre gero hortik hona ba kamionetan, kamionetan ez astuekin normalmente. Ta gero hementxe eskapeien ta osea beste habitaziño bat dao barrurau, zerrie ifiñi ta hor zatittu.
- A baiña sutegurra zan?
- Bai sutegurra zan, sutegurra, sutegurra bai.
- Osea piñuak eta ez?
- Ez, ez , ez. Pague ta ba horrek.
- Sutegurra, sutarako egurre.
- Porke ordun modan jeuen ba piñue sartzeie. Eta piñue sartzeko ba basuek hutsittu ein bihar ziren, ta orduen ba ba paguek eta haretxak eta horreik ba eurak ebaten zittuen “osea los dueños” . Eta guk gure aittek-eta erosi, ta hona ekarri ta hamen zatiketan ziren ekonomikarako moduen eta beste batzuk handitxuauek estufatarako. Ta gero hamen errepartiduten ziren harek egurrek, danak etxerik etxe eta holaxe errepartiduten ziren. Ta asko eruten euen kamioiekin Bitorixara. Bai kamioiekin, gasojenuek eta zela orduen ziren kamioietan, harendako eruten ziren egurrek, harendako ebai bihar izaten ziren itxikitxuek, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia