Eskoriatza (Gipuzkoa)

Oiloen ustiaketari ekin berriro

Oiloen ustiaketari ekin berriro Durangoko jesuita bat etorri zen oilo eske. Pentsua berak zuzenduko zuela, eta berriro ekin zioten oilo ustiaketari. Jesuitek gobernuaren baimena omen zuten pentsua lortzeko. Karmenek 16 urte inguru zituen orduan. Arrautzak ere saltzen zituzten Durangon. Horrela jarraitu zuten pentsua erostea berriro libre izan zen arte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-046-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Durangoko jesuita bat etorri zen oilo eske. Pentsua berak zuzenduko zuela, eta berriro ekin zioten oilo ustiaketari. Jesuitek gobernuaren baimena omen zuten pentsua lortzeko. Karmenek 16 urte inguru zituen orduan. Arrautzak ere saltzen zituzten Durangon. Horrela jarraitu zuten pentsua erostea berriro libre izan zen arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero handik urtetxo batzuetara, ba nik ez dakit lau-bost urte edo sei-edo, etorri zan Durengoko Jesuitta bat. Hona etxera. Ta preguntau eben, ba gure aittatik ta karo kalien eta etorri zan eta aitte ez zeuen ez daki nora fango zan baiña aitte orduen ez euen. Ta amagaz, amagaz egon zan ta harek esan eutsen: “a ver si le podíamos sacar unos pollitos”.
- Baiña zuek ya hori kenduta.
- Inkubadorak ondiok be hortxe daz, hortxe daz ondion be. Eta “a ver si le podríamos sacar y criar”. Ta amak esan eutsen: “sacar es un poco difícil pero si se puede hacer, fácil”. “Le decíamos, con petróleo estaban las incubadoras”. “Pero luego criar no hay pienso, y no podemos criar”. “De eso no se preocupe, todo el pienso que necesitan yo les traigo al portal”.
- Erdalduna, emakumia?
- Jesuittie zan., jesuittie bai. Durengon zeren Jesuittak. Ta hortittik hasi ta ifin ginttun barriro olluek. Klaro, orduen estraperlue zan, pentsue eta hala ibiltzie…
- Eta jesuittek itten euen hori.
- Baia jesuittak ba libre euken itxurie.
- Jaingoikuaren izenian.
- Hareri emote otsen gia, gobernuek emote otsen gia klaro. Baeuken ume asko, mutikuek eta estudiantiek asko, eta gobernuek emote otsen gia ekarteko pentsue, “osea ellos podían trabajar con el pienso”.
- Gero ollaskuk-eta eskolan jateko?
- Ba komentuen. Komentuen klaro, estudiantiek ekezan orduen asko han be. Ta holaxe hasi nitzen barriro olluekin.
- Ta orduen jesuittak ziren.
- Bai bai, Durengoko jesuittak. “Hermano Antonio” oso gizon majue ta bueno… balixo ebela gaiñera negoziorako balixo eben, ba!
- Ta orduen, zuek zemat urte zittuen? Hori pasau zanian?
- Hori pasau zanian ba nik hamalau-hamabost bat urte, edo hamasei bat bai eukiko nittuen ya. Bai bai. Eta gero ba beragaz amistade haundixa hartu gendun porke klaro berari be edarto etor jakon hareik: ollendak eta ollaskuek eta danak. Eta klaro ba gero gure aiztie Durengora, bueno aizta bixek fango ziren lehelengo, durengora arrautzak saltzen faten ziren.
- Etxeko arrautzak.
- Bai bai, etxekuek, etxekuek.
- Zu orduen hain pentsuakin atzera be olluek ifiñi…
- Gero ha ifin ginttuen olluekin bai eurei pentsue pagetan jakuen, ba etxien konsumiduten zana ta zea, ta bueno gero ya libre jarri zan, ta libre jarri zan ta ekarte eben, Bittorixatik ekarten eben pentsue ta gero etxerako urune olluendako.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia