Eskoriatza (Gipuzkoa)

Gerran denak berdinak

Gerran denak berdinak Orotik bi behirekin itzuli ziren. Etxean zeuden oiloak eramatera etorri zitzaizkien gizon batzuk, euskaldunak batzuk, erdaldunak besteak. Euretako inori ez zien federik ematen Gregoriak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Orotik bi behirekin itzuli ziren. Etxean zeuden oiloak eramatera etorri zitzaizkien gizon batzuk, euskaldunak batzuk, erdaldunak besteak. Euretako inori ez zien federik ematen Gregoriak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero gerra ostien atzera ganauak ifiñi-eta…luzia izango zan, ezta? Gerra ostian bueltia luzia izango zan. Gerra ostien normal jarraittu zeuein?
- Ifiñi in biher, ez dotsut ba esaten? Bi eruen gittuala hara Atxabaletara?
- Bai, hareik ekarri in zittuein atzera.
- Bai, hareitxek ekarri gittuan. Eta oilluek, oilluek hor goixen txabola bat gauken, han bi eta hemen bapez. Etorri ziren egun baten, eta lehenengo etorri zirenak gu ezagutu itten, gizona be bai eta ni be bai, atxabaletarrak, eta bi etorri ziren, aber zer eta oilluek, bueno ba oilluok eta gero dirue be bai, euskal dirue, euskerazko dirue. Aittek euken izua, eta eskerrak e? Aittak “ez, ez, eruen, eruen oilluok, ez da biher ta”. Ez, artzaik hori dirue; gero enterau gitzan nortzuk ziren. Bi horren hemen euen, eta bi […] ezagutu itten Atxabaletako jentiak, eta gero beste batzuk etorri ziren handik egun gutxira, oilluek harrapatan, baiñe ezin harrapau egunez ziren ta, eguna zan ta […] eta amak ezkatzetik, ez oskun urteten mutiko bixekin hortxe, eta harek umiek zainttu zittuen, ama difuntiak. Bestiek sikiera horreik bestiok barre egindda fan ziren horreik atxabaletarrok.
- Barre egindda?
- Bai, oilluekin, otan auzen ta, hartu eta eruen besterik ez. Hareik bestiek eguna zan, eta aittek esan usten, ez dakit zer esan utsen euskeraz eta ifiñi eskopetia holaxe: berba bat itten bauen euskeraz baekixela zer euken gero, aitteri, horreik bestiok.
- Baiña bestiok euskaldunak ez ziren izango.
- Guk berbarik be ez orduen e? Harrapau ahal dana, emun, aide. Pagau ezkero pentsaik. Persona diferentiak daz, guztirakuak. Hor, bata erdeldune eta bestie uskaldune? Nik batari be ez neutsen federik emuten.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia