Gerrako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:02:29
- Erref: ESK-045/013
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Gero pasau jakon, hemen gaukan bezinuak telefonue eta telefonue jo eta danak hartute etxe baten. Eta gure koiñatue ta Gatzagatik fan biher euen Eskoriatzara hortik basoz, ezta? Kobretan kamiñeruok, eta horreik hartu.
- Baiña kobretan zer?
- Horrek telefonuena danak. Horreik hatu eta aide! Bizkai aldera eruen zittuen auzokua bat behintzet, mutil bat.
- (Alaba): “chivatazo”, telefonotik hartu llamadia, eta […] bittartien detenidu.
- Hori, gura dauena, ez dakit nun dauen, betik fateko, fateko, baiña gure koiñatua hantxe hil euen gorrixek.
- Gorrixak hil euein?
- Bai, klaro. “Castigos”, ez dakitzu, zera ifintten, jesus, zela esaten da? “Zuk hau zanjiori atara biozu”, ba holaxe dabitzela. Eta suerte txarrak.
- Oseake lana itten forzauta, eta tiroz hil euein?
-Bai, klaro, ha bakarrik suertia, […] bestiek, beste Gatzagatik etorri ziren. Gero laister suertau zan ba hartzie gerrie, eta ikusi bazeue, hemen oin piñue dau baiña piñurik ez euen ta, Bilbo aldera hemen euen jentie, gero Bilbora aldera fan ziren, eta hor goiko etxien ‘Komite’ esaten otsena, jana Bilbotik ekarritta euen, euren aldekuendako eta honeikin faten ziren beziñuak, […] horreik ez euen ezer falta baiña guk ezin.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!