Etxetik alde egin behar gerran
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: ESK-045/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera
Transkripzioa
- Zuk gerria hasi zanian, zuk euko zittun hogeita bost urte
- Bi mutiko naukan.
- Gerria hasi zanian?
- Bai.
- Ze rekuerdo dakotzu gerrakuak?
- Fan gitzan Atxabaleta partera, gizona Atxabaletan. Gero badakitzu, zuk idea bat, nik beste bat eta horrek beste bat eta guk ez geukan idearik ezebe baiña Atxabaleta partera fan gitzan, eta Atxabaleta partien hillebete edo bi in gittun guk. Oro badakitzu non dauen? Fan gitzan Atxabaleta partera.
- Oro bai, auzounia bai.
- Makiñabat, makiña bat tiro handik zeretik, elixako zeretik in euen. Atxabaletan badaz nunbaitteko…
- Orduen zuek egon ziñain han gordeta? Hemendik ihes egindda?
- Bai, hemetik fan gitzan. Eruen gittuen bi behi eruen gittuen. Txarrixe hil barri geuken, baiña txarri eder bat eruen oskun hortik zihar.
- Militarrak?
- Bai, bai.
- Eta hemen Urezaundin tirorik eta egon zan? Bonbarik eta egon zan Urezaundin?
- Bai, ene! Danien, hemen danien. Geldik ez ziren egon e? Hor auzen gorrixak esaten jaukonak, eta Aitxorrotzen auzen bestiek. Bi auzen bi aldetara.
- Eta zuek erdixan.
- Bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!