Eskoriatza (Gipuzkoa)

Ura eta argindarra

Ura eta argindarra Gero Atxorrotz azpitik ekarri zuten ura, galbanizatutako hodietan. Bolibarko Olazartik ekarrita zuten argindarra oso eskasa zen. Marulandan bertako zentraletik hartzen zuten argindarra. "Beroa"-koek tailertxo bat zuten zentral horretan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gero Atxorrotz azpitik ekarri zuten ura, galbanizatutako hodietan. Bolibarko Olazartik ekarrita zuten argindarra oso eskasa zen. Marulandan bertako zentraletik hartzen zuten argindarra. "Beroa"-koek tailertxo bat zuten zentral horretan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Suok be bai, hau hirugarren ekonomikia daukogu hemen. Gero, han Atxorrotzen badau ba, Atxorrotxe Aitxekurtzeko han goixen?
- Ez dot nik ezaguketan.
- (…)
- Haundixa da, lehengo gerran be oso preziadua izaten zan hori. Atxabaletakua Santutxotik oinguen, oinguen be ‘da’ hor, eta ‘da’ hemen eta ‘da’, baiña ha zutik Aitxekurtzeko, bai. Handixek azpittik ekarritta dakogu, lehenauko etxetik oin ura ipiñitta. Bueno, galbanizaue, pentsaizu.
- Tubua.
- Bai. Gero hasi zan hor zuluek, urtiak fanda, hemen be bai zuluek eta hola. Kristaua! Handik urte batzutara pasau ziren eta kendu hareik eta hona […] Nungua da?
- (Alabie): plastikozko bat sartu auen, plastikozkuaz ipiñi zan.
- Untzillako batek, bonbiaz ekarri euen, ensegida e? Ez dakit zenbat denporan, horrek jakingo dau.
- Arginddarra noiz sartu zeuen etxien?
- Bolibartik txiki-txikiña, motza, oso oso argi motza. Baiña gero ba badakitzu, kanbixau zan argixori.
- Bolibartik ekarten zeuen argixa?
- Lehen bai, Olazar esaten utsien.
- Presaren bat edo dago?
- Olazar esaten utsien, hango ura uste dot hartuta daukiela honako argirako, Bolibarren.
- Zuk zenbat urte zeukatzun argixa ekarri zanien?
- Argixe? Motela baiñe ni hona etorri nitzanien hemen bauen.
- Beuen ya? Eta Marulandan bazeukatzuein? Marulandan argirik bai?
- Bai, Marulandan egongo ez zan ba, Marulandan? Bertan zentrala ta! Behien zentrala.
- (Alaba): Zentrala eta gero Beroako lana etxepeien aukien eurok taillertxo bat; bueno eurok, ugezabak han aukein taillertxo bat, han azpixan, etxepeien.
- Zentralaren onduen?
- (Alaba): klaro, zentrala, han bertan. Eurok bizi ziren goixen.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia