Eskoriatza (Gipuzkoa)

Etxean jende asko

Etxean jende asko <p>Gregoria Urazandi baserrira ezkondu zenean, senarra, haren gurasoak eta bi anaia zeuden etxean. Etxean ez zegoen urik. Etxean ura jarri eta gero, oinaztarri batek ur-andela hondatu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gregoria Urazandi baserrira ezkondu zenean, senarra, haren gurasoak eta bi anaia zeuden etxean. Etxean ez zegoen urik. Etxean ura jarri eta gero, oinaztarri batek ur-andela hondatu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hona ezkondu ziñanien, hemen zenbat jente euen etxien?
- Bat aitte eta seme bi.
- (Alaba): Aitte ta ama. Bi seme eta beorren gizona beste bat, hiru.
- Hemen ganaurik eta beuen zu ezkondu ziñanien?
- Errekia, han behien, urik bapez. Esango dotsut, sekule, honek esaten dau sarrittan errepetiuten dost baiñe, sekule esan dot. Aber, kamiñue, hor kamiñeruek auen koiñatie ta koiñatue, eta hor beheratxuau ura euen, metala dala ez zala. Hemen bapez urik. Errekara gure aizta difuntia, Jaungoikuak zeruan euki daixela, han bueltan badau ba kamiño ez gñan ure, kamiñuen?
- Bai.
- Hara faten zan janordua itteko. Alargun jarri zan gerra denporan, suerte txarra euki auen, gizona ia aurrera eruen ta suerte txarra. Hemen egoten da sarrittan. Bestela errekara. Gero kamiñue, katapaza hori koiñatuori, zera kamiñuori erdibittu eta kamiño erdixe kotxie pasetako, eta beste erdixe tubuek pasetan, tubue, eta harek barrura sartzen zanien ha ondo ifiñi ha aldie, eta handik fan daittezela kotxiek, beste aldetik, beste aldie ifintten. Bost bat, dana in euen, kuadrilliak. Ondiok akordetan naz, hamarretakua erueten fan nitzen, eta hamarretakua jateko beste bat be bai, […]
- Eta orduen ze in zeuen, etxera ura ekarri?
- Bai.
- Zenbat urte zeukatzun zuk orduan?
- Gero ure hona eta bost batek, orduen deposittue suerte txarra euki geuen guk, ez ur eta ez argi, itxurie iñiztue sartu zan barrure.
- Zer sartu zan?
- Iñiztue depositto zaharrera, han dau deposittue. Bueno, horreik be pasau ziren.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia