Eskoriatza (Gipuzkoa)

Aita arotza; ama eta umeak etxean

Aita arotza; ama eta umeak etxean <p>Aita, bere lanagatik, gutxi egoten zen etxean. Amak erositako lursailetan denetik landatzen zuten. Geroago ganaduak jarri zituzten etxean, uztarrirakoak barne. Umeek egiten zituzten lan batzuk (itaurrean, esaterako) traktoreak etorri zirenean ezkutatu ziren. Bederatzi anai-arreba izan ziren, Gregoria laugarrena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-045-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita, bere lanagatik, gutxi egoten zen etxean. Amak erositako lursailetan denetik landatzen zuten. Geroago ganaduak jarri zituzten etxean, uztarrirakoak barne. Umeek egiten zituzten lan batzuk (itaurrean, esaterako) traktoreak etorri zirenean ezkutatu ziren. Bederatzi anai-arreba izan ziren, Gregoria laugarrena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etxien sororik eta bazeukatzuein?
- Ez dotsut ba esan? Amak soruak eta erosi biher harrapaten auen diru horreaz, aittak irabazten euenaz; eta aittak, aitta ez zan metiuten, aitta ez zan metiuten, aitta bere lanien, arotzetan.
- Baiña etxien ortua edo zerbait euko zeuein. Olluak-eta.
- Ene! Euen zenbat terreno! Sobran euken lobiak terrenuak egindda.
- Biña orturik bazeukatzuein, ortua?
- Bai, ortua eukiko ez geuen ba?
- Eta sorua plantauta, patatia-eta?
- Klaro, terrenuek amak erosten zittuenak, patatie ta artue ta babie ta, danetik.
- Eta orduen, ganaurik ez bazeukatzuein ittaurren eta ez zeuein itten.
- Gero ganauak ipiñi gittun guk.
- A bai?
- Bai, uztarrikuek be bai. Lana in ezkero egin itten da aurrera, aurrera.
- Zu zeu ittaurren eta ibilitta zauz?
- Bai, ittaurren bai horixe, bai horixe! Gero honeik […] traktoriek kendu euen eta grabiekin lana, eskerrak horitxek etorri zirelako, bestela hemengo umiok danok, bata ittaurren eta bestien zerien, hala.
- Zenbat anae-arreba ziñain?
- Beratzi. Baiña haundixak onduen urten oskun. Hemen maristak dabitzen, ez dakitzu?
- Eskoriatzan?
- Bai. Han ibili zan eskolan. Beste biaz, eta horrek eskolia ikasi zun, eta hala, Bittorixara.
- Fan zan?
- Bai, andriaz ta aide. Etxien bestiok.
- Eta zuk zenbagarrena ziñan beratzi anae-arreba horrein artian?
- Nik nauken aiztia zaharragua, beste bat be bai aizta zaharrena, bigarrena, hirugarrena, ni laugarrena naz.
- Laugarrena ziñan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia