Eskoriatza (Gipuzkoa)

Ikazkintzan aitonarekin

Ikazkintzan aitonarekin Umetan aitajaunarekin ibiltzen zen ikatza egiten. Eraña auzunean zeuden baserri izenak aipatzen ditu.
Umetan aitajaunarekin ibiltzen zen ikatza egiten. Eraña auzunean zeuden baserri izenak aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aittajauna ta… gu ikazgiñan ibiltzen gitzen. Ni mutikua, eskolatik fan ta gabien han lo eitten nauen nik basuen.
- Txondorra zaintzen?
- Txondorrak ein ta [betegarrixa] bota ta… Horreik danok eitten gittuen.
- Eta, bestela, Eraña basarrixa, han inguruan ermittaren bat be badakazue, ezta?
- E: Bai.
- Ermittaren bat badau han…
- San Andres.
- San Andres?
- Bai, San Andres dau han.
- Eta basarri asko zeren inguruan?
- E?
- Zenbat baserri aazen Erañan?
- Ba, Erañan lau… lau basarri ta gero gorau beste bi, sei. Dauz Erañagoitti ta [Burdintxuena], bi; gero Akixona, hiru; Erañagoitti, lau; Txorixana beste bat, bost; eta guria, sei.
- E: Oin barrixek be eindda daz, e?
- E?
- E: Oin barrixek be eindda daz.
- Oin barrixek eindda egon biher daue, bai. Oin barrixek eindda daaz. Erañagoikuen barrixe eindda da. Ta gero [Burdinxonien] be beste txalet bat eindda ta… Oin barrixek eindda daz. Zaharra zan Eraña [goikue] etxe haundi bat ta ha bota ein daue ta oin barrixa ein daue lobak edo…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia