Don Policarpo Larrañaga
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-036-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: ESK-036/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Esan dozu Don Policarpo Larrañaga. Zuk ezautu zenduan?
- Bai, Don Poli, bai… Don Poli. Ha soziologo zera zan, e, oso ospetsua.
- Bai, Eibarren, gaiñera, be oso gizon…
- Han egon zan apaiz.
- … langillia ta…
- Don Poli, bai. Buf! Famatua zan. Ez Eibarren bakarrik, bestela be Euskal Herri danian, e!
- Bai, gaiñera berak sortu zeban, ez, “Sindicato de Obreros vascos” edo…?
- Bai, oso… lan asko ein eban, bai, euskeraren alde ere bai eta gero horixen, sozialmente.
- Zeuk ezautu zenduan bera?
- Asko, bai.
- Eta zelakua zan edo…?
- Bai, bai, bai, oso haundia zan eta oso burutsua eta apaiz ona, e! Ona. Don Poli esaten genion danok eta Eibarren, ba, oso estimatua izan zan, bai. Gerra garaian uste det pixkat bat denporalditxon baten Frantzian ere egon zan aldatuta apurtxo bat. Ezta? Ta Frantzian be… Uste dot Baionan zala. Neuk ere agurtu neban iñoiz han Frantzian. Don Poli, famosua zan haura.
- Eta esan dozu beran familixiak, aittak-edo, kañoi fabrikan lagunen bat zekala?
- Bai, klaro, bere familikoak kañoi-fabrikan Soraluzen, ba, aginpidia zeuken, ezta? Ta haren bittartez ta han Ipuruatik gertuan han Konzepzionisten kapillaua ere ta han biltzen ziren, ezta? Ta neu be [egoten nitzan] han. Geure senideak monjak eta bazeuden han ere, ezta? Eta haren… handik bittartez izan zan nere aitta Plazenzian zertzia.
- Hau esaten dozun konbentuau, Konzepzionistena, nun zeuan?
- Han… han dago!
- Santaiñes kalian? Ipurua basarrixan behekaldian?
- Hori da, bai. Osea, Eibarren han tontorrian, Isasi.
- Markeskua…?
- Markeskua ta hori, haintxen, bai. Han Escuela zera egon zan orduan, ez dakit oin jarraitzen daben han… Escuela de Armeria be han zan.
- Baiña zuk ezautu zenduan konbentu zaharra, ez?
- A, klaro! Bai, konbentu antiguala, haundixa.
- Eta zelan gogoratzen dozu? Zelakua zan?
- Ba, haundixa eta oso gauza baliosuak be bazeuzkan, bai. Oin ez naiz gogoratzen, ezta? Baiña bai.
- Eta monja asko zeren bertan?
- Bai. Oin nik ez dakit zenbat leetxe egongo zian, baiña… Ez daukat goguan hori.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!