Donostia (Gipuzkoa)

Apaizarekin gerezi bila, Akular baserrira

Apaizarekin gerezi bila, Akular baserrira <p>Eliz mutila zenean Akular baserrira joaten zen apaizarekin (Felix Amianorekin) gerezi bila, baina ez zion alerik ematen. Doktrina eta Jaunartzeak. Doktrina ere erdaraz ikasi zuen. Batzuetan euskaraz zen meza nagusia, baina gutxitan. Etxean bai, beti euskaraz; bestela, kaskarrekoa zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eliz mutila zenean Akular baserrira joaten zen apaizarekin (Felix Amianorekin) gerezi bila, baina ez zion alerik ematen. Doktrina eta Jaunartzeak. Doktrina ere erdaraz ikasi zuen. Batzuetan euskaraz zen meza nagusia, baina gutxitan. Etxean bai, beti euskaraz; bestela, kaskarrekoa zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta harekin juten nitzan, monagillo nitzala, basarri bat dago Altzan, Akular. Eta [...] Akular, Anjel, oso gizon ona. Eta harek: “Etorri al zeazte?”, “Bai”. Apaiza juten zan sotana haundiyakin. Zinturoiya hartzen zun, hola, hemen, behian. Kolkotaa hasi zeak, [gindak] o zeak. Uooo! Guk goitik tik-tak, ta berak behetik. Bera´re iyotzen zan batzutan. Ta ez zian ematen ezer. Nik, bueno, han jaten nunakin... Bueno, han jaten nun! Bueno.
- Eta dana apaizandako?
- Bai, dana beretzako. Dana beretzako. [...]
- Doktriña berak erakusten zun?
- Bai. Bai, bai. Nik dotriña [...]. Ordun komuniyua 7 urtekin iten zan. Ta geo bestia 9 o 10 urtekin, bigarrena. Zuk ez dezu aitu´re [ein]. 6 urtekin iten zan zean, bai, beakin, baiño ez... bi eo hiru klase besteik ez, o egunetan o. Eta bigarren komuniyua, pues, hillebete t´erdi holakon bat juten giñan. [...] gogoratzen naiz ordun, zenbat izango giñan Altzan ordun? Mutillak 10 o 11 o 12. Eta gero beste aldetikan neskak ere beste 8-10 o, komuniyua iteko. Eta iten genun komuniyua, bueno, danak batian.
- Euskeraz ikasi zenun doktriña?
- Ez.
- Dana erderaz?
- Dana erderaz. Ordun euskeraz... etxian.
- `Aita guria´ere bai?
- Etxian bai. Bueno. Meza, meza´re bai, meza nagusiya nik uste det euskeraz iten zula batzutan. Batzutan. Baiña ez gehiyenetan, e! Baiña etxian bai. Etxian, bestela, koskorroia.
- A bai?
- Bai. Hizketan hasten bagiñan erderaz iten, atzetik osaba etortzen zan —o baita, batzutan aita ta beste batzutan osaba— kaska! “Ze? Ze ai zeazte?”. Hala izaten zan. Horreatik dakiu. Bueno, “dakiu”... ahal dana. Bestela galdu ingo zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia