Sakristauaren eginbeharrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-030-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ESK-030/020
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
- Eta gero, ez dakit, kanpaiak jo eta hori zeuen lana izaten zan edo…?
- Bai.
- Bai?
- Hori makiña bat urtien eindde [ga´] sankristau. Sankristaue izeten zan, ba, kanpaiek jo kandelak ixotu ta holako lanak eitteko.
- Orduan, hori sakrisatuan lana?
- Sankristaue izentauta egoten zan. Ta kanpaiek, ba, mezetarako-ta joten zien, ta gero joten zan “harri-kanpaie” esaten jakona goxien, goxien egune zabalketaako edo hola, egune zabalketako inguruan. Ta gero gabien illuntzera doiela “aramaittakua”. Ta gero eguardixen egoten zan denporaldi bat “letxuga-kanpaiek” esaten jakon. Zerera, kanpantorrera gora igo ta errepikak errepikak joten zien.
- Eta hori zegaittik?
- Errepikak ez dakitzu zer dian?
- Bai, bizkor-bizkor, ez?
- Kanpai bikin., kanpai bikin, kanpai bikin jota.
- Baiña hori, letxuga-kanpaia, zegaittik esaten jakon horri?
- Letxuga-kanpaia esaten jakon, ba, ez dakit, letxuga denporan joten zalako edo. Santikutzetik Santikutzera. Santikutz bi daz, bata maiatzien ta bestie… oktubrien? Bai, bestie oktubrien izengo da. Ta Santikutzetik Santikutzera joten zien horreik.
- Letxuga-kanpaiak…
- Letxuga-kanpaiak horreatik esango jakon. Ba, ez dakitzu? Letxuga denporie, letxugak dazen denporie edo.
- Orduan hori sakristauan lana izaten zan, baiña.
- Sankristauan lana izeten zan.
- Ta zeuek laguntzen zetsazuen edo… Monagilluak, ez dakit, okerkerixaren bat eingo zenduen kanpaiekin edo, ez? Holako… Ez dakit, kanpaidorrera igo ta…
- Monagilluek?
- Bai. Halakorik ez zenduen eitten?
- Ba! Ez geuen holako istorixa haundirik eitten guk.
- Orduan, urte askuan monagillo…
- Bai.
- Eliza kontuak ondo ezautuko dozuz, gaiñera, ez?
- Bueno!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!