Perratzailea Marulandara joaten zen igandetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-030-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ESK-030/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Errementariak, ferratzaileak
Transkripzioa
- Eta, gero, lehen esan dou perratzaillia bazeuala, ez?
- Bai.
- Idixak-eta perratzera nora eruaten zenduezen?
- Hona domeka goxetan etorten zan horra behera, Maulandara. Hor perratokixa ifinitta euen ta horra etortzen zan domeka goxetan. Domeka goxetan atara biher izeten gittuen.
- Eta ze izaten zan, idixak bakarrik perratzen zian edo…?
- Behixek normalien ez zien perretan. Ez, behixek, ba… bai, batenbat koja edo auelako noizbaitten igual perrauko zan, baiña bestela ez. Idixek perretan zien. Ta idixek be, ba, perrau… asko ez zien ibiltten, e? Hamen… Beste toki batzuetan hor harri-bidiek dazen tokixen-ta perrak gehixau falta izeten zien. Hamen hainbeste ez [dotsien] falta eitten perrak. Baiña hamen be perrau eitten zien puskat, bai.
- Eta perratzaille bakarra zeuan orduan hona Maulandara etortzen zana?
- Bai. Eskoriatzatik… Hak Eskoriatzan be eitten euen lana ta gero domeka goxetan hamenguek eitten zittuen. Ba, perratzaille… perratzaille… Beti perratzaillie, perratzaillie, ba, hak hortan bizimodue etaraten euen.
- Hori be poliki-poliki galtzen juango zan, ez?
- Bai, bai…
- Idixak ya kentzen ta…
- Bai, ya gero idixek-eta kendu ein zien eta…
- Eta perratokixak jarraitzen dau hor Maulandan?
- Ya ez, ya kenduta dao.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!