Sutarako egurra bezeroei nola eramaten zien
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-030-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ESK-030/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Eta, orduan, Vitorixara bialtzen zenduen egurra. Hemen Aretxabaletan ta Eskoriatzan fabriketara-ta edo, ez dakit, sutarako beste…
- Nik…
- … toki batzutara ez zan saltzen?
- … gero idixekin behin baiño gehixaotan burkada asko erunde nao kalera. Kalien nauken hiru edo lau bezero nauken ta… Kargau hor goixen, hor gorau ondion, e! Ya Araba partien dao ha basua. Ta han kargau ta kamiñuen oingo moduen zerik ez auen…
- Trafikorik…
- Oingo moduen trafikoik, eta idixekin kalera. Ba, biher izeten zien…
- Orduak, ez? Juan eta etorri ein orduko…
- Atsalde osue biher izeten zan, atsalde osue. Burdixe kargau ta bueltie eitten atsalde osue biher izeten zan.
- Eta bezeruak ze izaten zian, partikularrak edo…?
- Bai, ba… edo jentia apopillo eukienak eta horrek biher izeten [aben] asko. Jentia apopillo eukitten euenak eta batzuk [be aazan] ta harek biher izeten euen egur asko.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!