Sarrikorta baserriaren inguruko baserrien izenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere jaiotetxearen izena Sarrikorta da. Inguruko baserrien izenak. Gatzagan baserriak lehen baino hobeto daudela dio, orain ondo jarrita daude eta.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 06a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ESK-029/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-Basarrixan izena?
-Sarrikorta.
-Eta hau geratzen da herrittik goialdera?
-Bai. Beste baserrixen izenak gura dozu?
-Bai.
-Sarrikorta, gero Tranpena, [Txarritxetegi]. Horrek die goixen batetik bestera hurrien.
-Segi.
-Tranpena, Lakittegi, Txarritxetegi, Agarre, Katategi, Astesolo, zuk esan dozuna lehen Beitiena, Astesolo, eta Burdingurutz, eta San Martin. Horretxek... Hor aldien horretxek daoz. [...] basarrixen aldien. Bestaldera gehixao, bestaldera be badaz etxiak, baiña kamiñotik bestaldera. Hori da...
-Zuen basarrixan inguruan?
-Inguruan dazenak
-Imajinatzen dot lantzian behin joango zarela Gatzagara. Ingurua asko aldatu da? Galdu egin dira baserriren batzuk?
-Ez. Oso aldatuta daoz oin. Geu bizi gintzen basarrixa be oin edarto ifiñi dau loba batek. Oso ondo, ez die galdu bape, lehen baiño elegantiauak daoz.
-Eta basarrixak jausitta edo?
-Ez, ez, ez. Hor nire aldeko zerien basarririk ez dao jausitta. Hor... bizi die danien.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!