Garia; nola moztu, batu eta jo
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-028-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere gurasoak euren etxetik kanpo hasten ziren garia mozten. Garia lehenago heltzen zen aldera (Garagartzara) joaten ziren "egunek irabazten". Hangoak bukatutakoan, Garagartzakoak euren etxera joaten ziren laguntzera; txandan ibiltzen ziren. Behin garia moztuta metak egiten ziren, eta, gero, larrainak idiekin edo behiekin. Abereen bekotzak lastora ez jausteko ontzi bat erabiltzen zen.
- Proiektua: Eskoriatzako argazki fondoen dokumentazioa
- Elkarrizketatzailea(k): Leire Parra
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ESK-028/008
- Kodifikatzailea: Larraitz Trojaola
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
-Gariarena eitten zenuten etxe aurrian, garia batzen zanian...
-Bai. Gari-irabazten be faten zien, ieteixakin ebaten zan lehenao, gero segakin be bai eta makiñakin be bai. Baiña gurien aittak eta amak... ni neu kanpora be fanda ez nau, baiña hasten zien hortik Garagartza aldetik edo, "egunek irabazten", han heldute egoten zien garixak, eta gero gurera etorten zien hanguek, ia hangue bukatute euan eta gurera... eta txandan ibiltzen zan gauzia. Gero metak eitten zien, metie zerakin, eta gero larriñe idixekin edo behixekin edo. Eta bekotza itten euenien katxarro bat ifintten jakon bekotzak ez daixen hazi, zera, lastotara edo.
-Eta gero auzuetan eta holan, ze auzolan eitten zan Bolibarren adibidez, ze hori gariarena ez zan iten danok batera, edo etxe bakoitzak eitten zauen beria?
-Gero makiñie etorri zanien lagundu eitten jakon bata-bestiai, baiña bestela ganauekin eta ebillenien ba orduan... Ebaten eta bai, ebaten eta laguntzen zan, baiña bestela bakotxak berak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!