Eskoriatza (Gipuzkoa)

Garai bateko Bolibar auzoaren argazkia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-028-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ume dezente ziren auzoan. Bera jaio zen urtean beste bost ume jaio ziren eta hurrengo urtean hamabi bat. Bolibarrek 32 etxe zituen, sakristia eta abade-etxea. Auzo zabala, oso paraje (leku) ederra zen pagadiz eta gaztainadiz inguratuta. Irailean, San Miguel baino lehenago, ikatzak agertzen ziren auzoko bazter guztietan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek ume asko zazen han Bolibarren zu txikiña ziñanian?
- Gu bastante, gu kintuek Bolibarren izen giñen bost bat edo. Bolibarren egoten zien, gure hurrengokuek izen zien, dozena bat inguru izen zien. Bolibarrek auken etxiek hogeta hamabi, sakristaue eta abaria. Gero batzuk galdu ein die, gero beste batzuk barrixak be ein die.
- Asko die hogeta hamabi.
- Bolibar bera da auzue da oso zabala. Bestela Bolibarrek hola pagodixek eta begitute, oiñ asko piñu sartuta dagoz, lehenao gaztaiñixek be, gaztaiñak be asko azen. Eta zan oso... parajie, ez dakit nik hola mendire eta fotografixak atarateko ta oso politta izeten zan. Eta setienbrien-eta iketzak baztar guztietan, San Migelak aurretxuen, san Migelak hogeta beratzixan zela izeten zien, orduko ia bukatzie gure izeten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia