Eskolan eta abadearekin errespetu handia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-015-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
6 urterekin hasi ziren eskolan. Maritxuren maisua, gogorra. Abadea kalean ikusten zutenean, eskuan mun egiten zioten. Errespetu kontuak eskolan ikasten zituzten. Marin auzoko kontuak. Maisua astean behin joaten zen klaseak ematera. Abadeak euskaraz ematen zituen klaseak; maisuak erdaraz. Hizkuntzaren inguruan tirabirak izaten zituzten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 20a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ESK-015/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Hi zenbat urteaz hasi hitzen eskolan?
- Ni seiaz o, ez dakit, holakon bat.
- Hasi hitzenan? Ni be bai. Ta seiaz. Ta gero maistrue zelakue izeten zonan?
- Maistrua segun…
- Maistrua ala maistrie?
- Maistrie.
- Maistrie eukitten zeuen? Guk, en kanbio, maistrue. Ta gogorra, e? Beti be zaplazteko onak eta.
- Jesus! Bai, e?
- Bai.
- Oseake, jotaillia zan?
- Orduan leña emoten euen danak.
- Bai, gurie… ha okerra. Erakusten be ona zan, baiña ni baten markaute be bai, e?
- Bai, e?
- Juan nitzonan. Eta beziñak-eta: “Ene! Zer pasau jatzu hor Maritxu?” ta “Zer pasau jatzu?” ta “Jausi”. Tonta haundixe! […]. Baiña orduan egoten zan gauza bat maistruekin, abadiek…
- Bai. Errespeto bat…!
- Bai, billurra, ez?
- Bai. Hik be eingo honan, behin baiño gehixao, abadie ikusi ta ze eitten hunan?
- Bueno! Takarraran fan ta mun emuten!
- Mun emuten. Bai, bai. Kalien ikusi ta… Etorri [hona] Marindik igual, ta abade [ez ezaune ta ezebez], sotanie ikusten bageuen, “Hola, ave maría purísima”…
- Bai, ta mun emun ta… bueno!
- … eskutik [obatu] ta emon eitten [geuen].
- Osea, zeuek hori umetan ein izan dozue…
- Bai, umetan ta haundi indde ya hamabi urte ta hamalauaz be bai, e?
- Bai, bastante haundi indde be bai.
- Hamabi-hamalauaz be bai, e? Itten geuen [etorritta abadiek-eta]. Eta autobusien edo faten —autobuse ez, orduan trena egoten zonan— faten bagintzonan ze itten [gixonan]? Asientua aguro librau.
- Aguro!
- Itxi ta persona… zutittu ta jarri.
- Edadeko bat ikusten bagauen…
- Oinguek ez jone eitten hori! Oinguek bultzetu! Oingo gaztiek?
- Bueno, horrenbesterako be…
- Oinguek? Bueno, bueno!
- Ez, nik ez dot esaten oinguk…
- Eta elixan?
- Eleixan be igual.
- Elixan ikusten bazauen edadeko bat han dauela, zu kendu ta sillia emun eta zu zutiñik egon biher.
- Hi, niri beittute eidan berba, bestela hari be eixon “hi”.
- Horrek gauzok ze ikasten zian etxian? Errespetu kontu horrek eta…
- Ba, horixe erakutsi oskun guri maistruek eta…
- Baiña maistruak ala etxian ikasten zan?
- Ez, maistruek gehixao.
- Maistruek. Maistruek gehixao.
- Maistruek?
- Gero etxien be ondo pentsetan jatien, ba… ez dakitzu? Baiñe maistruek horreik… hori eskolatik.
- A, bai, e?
- Bai. Eta gero eurak maistrue eta abadie igual ekitten zien eurak geure aurrien igual… Zeatik izeten zonan —Mariñen behintzet— maistrue etorten zonan hillien o astien behin klasiek emutera etorten zonan. Eta maistruek emuten jonan erderaz, ta abadiek emuten jonan euskeraz.
- Euskeraz? Ta bixen artien burrukan…
- Eta egoten zittunan… Bueno! Euren artien ikusten geuen… hori, hori oso zatarra izeten zan, e? Baiñe gauza danak orduen be polittek be bai gauzak eta zatarrak be bai, e?
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!