Herri-eskola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ESK-011/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak
Transkripzioa
- Eskolara nora juan ziñan?
- Ni eskolara bertan Eskoriatzan. Ta gero hementxe hermanuak ipini euen eskolioi, zerak, frailletakuek, [San Viatorkuek].
- [San Viator], bai.
- Lehenengo hasi gitzan hamen, [ospittale] hor bertan, […] lekuen. Eta gero handik pasau gitzen zerera, [oin…] lekura.
- Eta hermanuekin…?
- Hermanuekin.
- … zenbat urtekin edo?
- Ni hermanuekin ekingo nitzen, ez dakit, hamabi urteaz edo ez dakit zenbat eukiko nittun orduen ekin nitzenien.
- Eta hasierako eskolan, eskola txikixa edo…?
- Txikixek. Plazan aazen eskolak, Jose Arana edo zerak, ta haintxe ibili nitzen. Lehenengo mojetan hamantxe zerien eskolatxo bat, emuten oskuen klasie mutikotan, ta gero maistruenera.
- Orduan, lehelengotik monjekin ume-umetan, gero herriko eskolara eta gero ya hermanuekin…
- Hermanuenera.
- Eta monjetan ze egoten ziñazien neskak eta mutillak danak batera?
- Orduen bai.
- Txiki-txikixak, ez?
- Txiki-txikitan bai.
- Eta gero herriko eskolia, batetik mutillak eta bestetik neskak?
- Aparte [juten gitzen eskolara].
- Eta, ez dakit, goguan dakazu maistroren baten izena edo…?
- Maistruek don Tomas ta halako [zera] batzuk, bai, baiña… zerian.
- Eta ze zian gogorrak? Zorrotzak? Ze…?
- Bai, zorrotzak orduen. Gero hermano Luis egon zan…
- Hori ya hermenuetan?
- Bai. Ta haretxeaz, don Luiseaz, gero, lana ekin artian.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!