Eskoriatza (Gipuzkoa)

Baserrian errentero; antzinako bizimodua

Baserrian errentero; antzinako bizimodua Jaiotetxea nolakoa zen. Oso baserri zaharra. Errentero izandakoak; gerora baserria erosi zuten gurasoek. Baserriaren jabea, Madrilen bizi zen. Haren administraria eta aitaren arteko hartu-emana. Jabeak baserria salgai ipini eta Azkaratetarrak nola erosi zuten. Etxea nola ordaindu zuten. Anaia basogintzan lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-010-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jaiotetxea nolakoa zen. Oso baserri zaharra. Errentero izandakoak; gerora baserria erosi zuten gurasoek. Baserriaren jabea, Madrilen bizi zen. Haren administraria eta aitaren arteko hartu-emana. Jabeak baserria salgai ipini eta Azkaratetarrak nola erosi zuten. Etxea nola ordaindu zuten. Anaia basogintzan lanean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zeuen basarrixa zelakua zan?
- Gure basarrixa zaharra, oso zaharra zan. Oso zaharra, bai. Nik uste det sasoi baten holako ardi txabolan bat edo izango zan. Bai. Baiña… ba, baserria zaharra zalako saldu ere in zan, e? Gure aitta jaixo zanian ta gure aitta ezkondu ta gero saldu zuen… bueno, erosi zuten baserria. Baserri… gu errenteruak giñan, ezta? Errenteruak ziren gure aitta ta. Baiña, ba, basarri zaharra ta nahi zuten, ba, zertxobait hobetu zedilla baserri hori, ezta? Eta, ba, zeari, uezabari… Uezaba, jabia, baserri jabia, bizi zan Madrillen. Eta zeukan administradore bat, ezta? Villareal de Alava, ezta? Arabako Villarrealen, Legutianon. Eta, ba, hari esan zion gure aittak zeoze obra edo eitteko, ezta? Ha etxia oso eskasa zegola ta. Ta, ba, zeak agindu omen zion uezabak edo administradoriari ia ikusi zezala, ba, etxe hori ia ze obra edo ein litteken. Eta ikusi zuanian esan omen zeban: “Honek ez du merezi obrarik egitterik. Hau jo-ta bota ta barri bat ein”. Eta, joño, orduan uezabak pentsau omen zuen: “Ño! Barria eittia asko kostauko jata”. Salgai ipini zuan. Salgai, ezta? Eta aittak, ba, “erosiko nuke, baiña nola pagau?” esaten zuan, “nola pagau hori?”. Ta konsulta egin zuen zerarekin, herriko apaizarekin, ezta? Ta apaizak esan omen zion: “Erosizu bai, ta nahiz ta oin pagau… ezin pagau, dirua topauko dezu. Ta zure baserriak dauko basuak asko, ezta? Baso arboladiak eta, ezta? Asko dauka. Eta handik arboletatik eta atarako dozu zuk hori pagatzeko”. Eta holaxe erosi in zuan.
- Apaizak pixkat animau zeban?
- Bai, animau zuan, bai. Harexen konsejuari jarraituaz, ba, erosi in zuen etxia. Eta gero etxe hori, ba, pagau zan holaxe, apaizak esanda bezelaxe. Gure anaia, lehelengo […] nere anaia, pixkat mutil in zan ta lanerako oso zan zea, abilidade haundikua, ezta? Eta ikatzak eta egin zittuen ta basuetatik atara zittuen egurra be bai ta ikatza be bai. Ta horreik… holako lan batzuk in ta gero, ba, pagau zuten etxiori. Pagau zuten, bai. Ta gero, harrezkero, ba etxien jabe dira.
- Eta esan dozu administradoria Villarealgua zala…
- Villarrealen zeguan, bai.
- Orduan normala izaten zan errentero egoten zian basarrixetan administradore bat egotia?
- Administradore bat izetia? Bai, hola zan, hola zan, itxuria danez.
- Eta jabia, esan dozu, Madillen?
- Jabia Madrillen, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia