Eskoriatza (Gipuzkoa)

Umetako lanak baserrian

Umetako lanak baserrian Umetan baserrian lan asko egin behar izaten zuten. Gariaren inguruko lanak. Lan asko eta gutxi hartu. Baserri guztiak ez ziren berdinak, eta beraiena txikitxoa zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-008-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan baserrian lan asko egin behar izaten zuten. Gariaren inguruko lanak. Lan asko eta gutxi hartu. Baserri guztiak ez ziren berdinak, eta beraiena txikitxoa zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta basarrixan, orduan, umetan lan ein biharko zenduen, ez?
- Lana?
- Esan dozu solo haundixak eta…
- Lana, ya lo creo, lana! Besteik ezebez.
- Besterik ezer?
- Lana, ta jan gutxi.
- Ta ze eitten zenduen? Gari-ereitten ibiltzen ziñan ala…?
- E?
- Garixa erein, artua…?
- Ba, garixa ereitten zan ta gero heltzen zanien ebagi eitten zan. Ta eskuekin ebaten zan, gaiñera, garixe. Ezta? Ez oingo bezela makiñiekin ta, eskuekin ebaten zan.
- Lan asko, ez?
- E?
- Lan asko.…
- Las asko. Ba, gero ha trillau eitten zan [larriñak ein] esaten otsien, eitten zan. Ez dakizu? Ta gero garbittu ta lan asko eukitten euen garixek, e! Han lan asko, e! Ta gutxi hartu.
- Ta gutxi hartu?
- Gutxi hartu. Gurien, behintzet, e! Beste batzutan gehixao hartuko zan. [Eta] baserri danak iguelak ez zien orduen be, e! Orduen be ointxe leetxe, ba, baserri onak baeuezen txarrak be bai, e? Guria, ba, [atzenien], ba, txikitxo bat zan. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia