Baserriko bizimodua; aldaketa handiak gertatu dira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserria nolakoa zen; auzoa asko aldatu da. Lehenago labrantza handia egiten zen: garia, artoa... Hori ere zeharo aldatu da. Baserrian jasotzen zutenetik bizi ziren. Baserritik kanpo lan egin izan du beti.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 22a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ESK-008/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Zeure basarrixa-ta zelakuak zian?
- Ba, basarri zahartxo bat. Basarritxo bat, ba, etxe zahar-zahar bat. Oin egongo da, ba, ondo, baiña orduan denporetan, ba… lau pareta ta… ezkatza, sukaldia, ta kuarto bi. Habitaziño bi edo euken. Ta hantxe bizi.
- Inguruan basarri gehixau zeren?
- Ondo-onduen ez. Egongo zien basarrixak, ba, hirurehun metro, bostehun metrora lehelengokua. Bai.
- Eta asko aldatu da auzo hori?
- E?
- Asko aldatu da inguru guzti hori?
- Ba, oin lehenauko antzik be ez dauko. Lehenau, ba, dana hemen labrau eitten zan: garixe erain, artue erain, babia… ezta? Ta oin ez da eraitten. Oin dana piñue edo dau, ezta? Ta, ba, piñu ez dauena, ba, hemen oin… zelaixek daoz beste batzuk ganauendako edo basuek edo, ezta? Baiña oin erain ez da ezebe eitten Gipuzkuan, e?
- Ez, guztiz galdu da hori, ez?
- Nik ez dot ikusten. Hor… telebisiñuan […] sarrittan begira ta labrau ta garixe ta eraindda ta artue ta eraindda nik ez dot ikusten. Ta lehen… lehen, barriz, dana. Auen lur guztia erain eitten zan. Ta bizi gintzen, ba, hortitxik, [hazten gauena] jan.
- Basarrixan bizi izan ziñan gazte izan arte, ezkondu arte ala noiz arte?
- Bueno, ba, nik lanien-ta kanpuen sarri, ezta? Baiña, ba, ezkondu arte baserrira faten nitzen betik hemen ninguenien, e? Betik baserrira. Baiña lana kanpuen betik.
- Oseake… hori nahi neban esatia… basarrittik kanpo ein izan dozu lana?
- Bai, etxien arrebia euki nauen. Etxien egon zan, ezta? Ta, ba, neu kanpuen ibiltten nitzen lanien. Ba, geu kanpuen, ezta? Baiña gabien etxera.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!