Eskoriatza (Gipuzkoa)

Baserriko lanak: garia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-007-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrian garia, artoa, baba... ereiten zuten beti. Lan guztiak eskuz egiten zituzten. Gariaren inguruko lanak; azalpenak. Gari-ebatea. Garia eta artoa errotara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, orduen, baserrixen garixe eukitten zauien artue be bai eraindde, ez?
- Bai, bai, bai.
- Babie be bai?
- Bai, bai. Babie ta garixe ta… Guk babie sekula faltan ez dou izen ta artue ta garixe ta… garixe be dezente gure sasoien.
- Ta porruek eta hori be etxien eukitzen zauien?
- Dana, dana, dana.
- Patatie-ta be bai?
- Nire gazte-denporan guk dana etxien euki dou. Bueno, oin be bai, ezta? Baiña oin garirik ez, ta artue be hutsa daukou, baiña lehen artue asko, gaiñera. Asko. Eta garixe be bai, neure neskatilla denporan, ya haundi ein arte, garixe? Gari… Guk gari dezente, gaiñera, eukitten gauen, e? Gari dezente eukitten gauen guk, e? Bai. Sasoie zanien ebaitten “rin-rin-rin” ibili ein biher, dana eskuz itten geuen ta.
- A! Dana eskuz eitten zauien?
- Dana eskuz.
- Ta garixak eukiko zauen lana, ezta?
- Bai. Klaro, lehelengo ebai, gero lotu, gero mutxurixuek ein…
- Mutxurixuak in?
- Bai, ba, lotu eta ein mutxurixuak. Gero, metia. Metia, ba, bueltaka-bueltaka zeiñek elegantetxuaua ein, ba, metia. Meta bat, bi meta, hiru meta, segun zela garixa zaukotzun. Bai, bai.
- Ta gero horrekin uruna eitten zan?
- Bai. Errotara eruen —zeuk gure bozun hona errotara, gure bozun Gaztañiko errotara— eta, ba, errotara eruen ta gero urune [eitten] zaukotzun ogixe eitteko, taluek itteko edo gure dana itteko. Etxien artue be bai eta… [guk be bixek be joten gittuen] artue be bai ta urune be bai. Zeuk gura dozun errotara eruan…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia