Emakumeen, neska gazteen janzkera; usadioak
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:45
- Erref: ESK-007/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Eta lehen erropak, jazteko-ta, zuek emakumak beti goniekin esaten dozu, ezta?
- Bai, bai, bai.
- Beti goniaz edo soiñekuaz edo…
- Bai, soiñekua edo gona edo… Frakaik-edo orduen nik be sekula frakaik…! Oin, ba, zertu izen dot, ezta? Txandarrak edo. Baiña, bestela, sekula ezta pentsau be ez frakie emakumientzako zanik be! Beti gonakin.
- Ea domeketan betik elegantetxuao?
- Bai, betik, betik. Batzuk esaten euen aste-egunien soiñekue alde batera ta domeketan bestaldera. Baiña guk geuk beti domeketako domeketako erropak. Domeketan… Aste-egunien erropa batzuk eta domekarakuek gurien gure ama zanak betik domeketakue diferente. Erropa zertxuauek, ez dakitzu? Hobatxuek…
- Hobatxuak…
- …domekarako. Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!