"Pujetia"; lixiba
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Pujetia" latsarrian nola egiten zuten. Xaboia bolatan egoten zen. Lixiba nola egiten zuten.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 06a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: ESK-003/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Egosi eitten neuen pujetie han laderuen. Hondarrien ifintten notsen abartxo batzuk, ta gero abarren gaiñien trapu zahar… inporta ez dotsen trapu zahartxo batzuk. Han. Ta gero izarak sartzen gittuen han banan-banan. Ta gero kamiseta, kantzontzillo ta holako gauzak gaiñien. Haik gero lehelengo etara ta aklarau ondo ta lejietan ifintten zien, apur baten lejietan. Hala manejetan nitzen ni. Ta gero, oin neguen txarto, ño!, ura hotza. Urik ez zeuen hemen ta… Holan? Holan? Ño!
- [Kiskildduta]…
- Bai, ya lo creo! Bai, eta anilla eitten txarrena, anilla eitten sinplie, aguro ibili bai baiña… hotzittu.
- Hotzittu eskuek, bai…
- Bai. Gogortu eitten zien erropak denporien txarraz.
- Ta ze jaboe […] oingo jaboerik-eta ez zan egongo lehen…
- Jaboie bai, […].
- A, bai? Bazan?
- Jaboie ta, “bolas maravillosas” egoten zien orduan, baiña haik zien kolorezko erropiendako; por ejenplo, alkondara kolorezkuek edo, harendako izeten zan. Oin adelantu gehixao dao lehengo aldien.
- Bai, holan bola batzuk […] jaboie, batzuk illunauek ta beste batzuk argixauek ta…
- Bai, holako bolatxo batzuk egoten zien, [kopien] tamaiñoko bolatxo batzuk. Haik botatzen zien uretara. Pujetie egosi suteko hautsaz, trapu zahar bat ifini gaiñien ta eralgi hautsa ta ha pujetien gaiñien ifini ta…
- Holako tina haundi baten. Badakizu zer dan holako tinia?
- Bai…
- Ikusitta eukiko dozu, ezta?
- Bai.
- Egosi eitten zan. Hauts-[…] esaten otsen ta hareaz bankuek-eta garbiketan gittuen, suelue be bai, hemen euenien…
- Harek zurittu, ezta?
- Zurittu, [ba], lejia moduen kolore edarra ifintten otsien. Bai, lexibia esaten jako, lexibia. Ba, holaxen, holakotxe lanak.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!