Eskoriatza (Gipuzkoa)

Trenbidea, lehenengo autoak noizkoak; bainuetxea eta ikastetxeak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenengo autoak; nagusientzat berrikuntza handia. Dilijentziak ez zituzten ezagutu. Aberatsen garraioak. Trenbidea noiz egindakoa den. Bainuetxea. "Bolantea". Maristak. Rekadistak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehenengue nobedadie izengo zan hemen, lehenengo kotxia, e?
- Amak akixen esaten: “Oiñez? Zueik kotxien be ibiliko zare, kotxien be”. Ta azkenien, hil zanien, bera be kotxien erutie tokau jakon. Bai. Kotxien fan zan bera be. […] kotxien fan zan, egualdi txarra euen hil zanien ta kotxien fan zan. Baiña ez euen ezautu hak kotxeik, ez auen ezautu. Ta berak esaten [eban]: “Ondion kotxien be igual ibiliko zare”. Ta astue egoten zan etxien, baiña kotxia… Oin dana kotxiek!
- Zaldixekin ebalten zienak ezautu zittuein zuek? Zaldixekin ibiltten zien karro edo holako…?
- Dilijentziak edo…?
- Bai, dilijentziak edo lagunak ebalteko horreik, ez?
- Ez.
- Horreik ez zittuein ezautu…
- Klaro, nik […] leidu dot, uste dot, “en mil novecientos catorce” edo ein zan hau trenau, hau trenbidiau —ointxe denpora asko ez dala leidu dot— eta, ba, ordurarte hemendik Gatzaga gaiñera faten zien holako kotxietan edo; hemendik Gatzaga gaiñera.
- Bai, hor baeuen dilijentzia zerbitzuren bat baeuen…
- Bai, horixe.
- Bueno, hori lehenauko aberatsan zera izengo zan hori; aberatsen kotxiek-eta izengo zien.
- Bai, bai, bai. Baiñuetxera etorteko ta…
- Bai, baiñuetxera atorren jentie-ta ekarteko ta…
- Hemen, hemen bizi zienak be aberatsak zien lehenaukuek, gizon haundixek.
- Hemenguek? Bertakuek?
- Hemen [bizi…] Gaztañadui, gizon haundixek. […] horrek izena, ta orduan [kamiño…] izena. Hemen aberatsak, gizon… gizon haundixek […].
- Bai, nik zeoze leiduta badauket. Hemen…
- Klaro, gero […]
- Jeneralak-eta, gizon haundixek, e!
- Hemen Landetako aittejaune ibiltten zan bolantie. Hemen bestek ez auken bolantie [hain txirrinka] haundixe, Maximo. Ta faten zan harekin Eskoitzara.
- Harek, harek Gaztañako… Harek Gaztañako aberatsak fango zin karruan igual mezetara, e?
- Bueno, Maximo, itxiozu horri.
- Bai, [horixe ez dakit], baiña behintzat hau…
- Eta ha Eskoitzako estaziñotik marianisteta´ faten zan. Pentsaizu zenbat hurrao euen Atxabaltako estaziñue, ezta? Baiña hori beroi, baiñuetxioi, zela Eskoitzako partekue dan, horrakotxe direziñue emongo euen. Ni akordetan naz —ez dakit astien behin edo hillien behin edo— ha zelan Landetako aittejaune hareaz bolantiaz […] pasetan zan. Bergarako trenien hartzen zittuen gauzak…
- Bai, trenik be ez ta; artien trenik be ez ta ezebez ta…
- … baiña ordureko bai. Nik… ni txikiñe nitzenien baeuen trena. Ta harek Eskoitzako… hori … hori… oin [… leidu dot] nik. Klaro, horra bialketan zittuen ta harek eruaten zittuen marianistetara ekipajiok. Bai. Baiña guk bestela ez dou ezautu. Klaro, zeaittik neu veintidoskue naz. Orduen, ni jaixo baiño sei bat urte lehenau-edo ein zan hau trenbidiau. Baiñe dakit aurrerao faten ziela hemendik Gatzagara jentie; auen hori… kaballuekin edo auen hori.
- Bai, baeuen bai.
- Ta gero beste bat Gatzagakue be faten zan. Ez naz akordetan zela zan.
- Bai, kotxerik-eta ez auen ta…
- Hemendik Elorrixora edo Durangora edo beste bat. Baiñe…
- Karrue, kotxerik-eta ez auen ta, karruekin.
- … [han] errekadista moduen, ez dakitzu? Baiñe [Bilborako] ez zan egongo. Geruauko gauzak die horrek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia