Eskoriatza (Gipuzkoa)

Arrasateko feria; ferien beherakada

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergarara tratura. Arrasaten feria handia egiten zen 15 egunean behin. Ferien beherakada. Behiak saltzen zituzten ferietan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni behixe saldute nao, ta gurien semiek... Harrazkero ez dakit gehixao behirik saldu nauen. Zenbat urte eukiko ete auen Romanek, hamar urte? [Hemendixe be] eruen ta Bergarara [tratuena] ta behixe [atarateko]. Ni ez naz akordetan kotxerik pasau nauenik. Horreik ez dia milla urtekuek, e! Nire semiek, ba, oin zenbat eukiko dittu? Berrogeta hamar bat?
- Hamaika, hamabi edo... ez dakit zer dauken.
- Ta ha atzetik dotela, behixe Mondrauera hemendixik behera jatxi, kamiñoik kamiño, Bergarara [...]. Ni ez naz akordetan kotxeik... Horreik ez dia milla urtekuak, berrogeta hamar dauka Romanek edo holakon bat dauko. Ta orduen eukiko zittuen, behixen atzetik fateko, hamar urte. Ni ez naz akordetan kotxeik ikusi nauenik. Behixa hartu sokan, "danga-danga-danga", Bergarara. Mondrauen... Mondrauen ferixa-lekuen berba ein ta gero etxien tratue ein ta etxetik eruen ta holaxe. Ferixa haundixe eitten zan ta. Geuk orduen epokan ez gauen esne-saltzen eitten. Holaxen behixek saldu ta ardixek eta hortara eitten geuen. [ez gauen epokaik]... geuk. Eskoitzara esne-zaltzen ez gara ibili, ez. Gero horreik ferixok eta danok gastau zien ta hona. Hemen letxero [bat falta zana], Arozteikua edo, ta harei ataraten gotsan, baiña ezebe ez gauen irabazten. Huskerixa bat pagaten auen, ta ezebez. Baiña ferixa haundixak, bueno...! Ferixia? Idixak eta ferixa haundixak [eitten zien] Mondrauen, haundixa ferixie. Idixak be kuadrillie. Honen anaiek-eta, harek idi kuadrillak eukitten zittuen. Oiñez. Hor, [nunbaitzuetan] erosi, Vittorixan edo [nunbaitten]. Oiñez ekarri be aurrien. Gero [arreglau] ondo, ta Mondrauera ferixara. Ba, [ekarri idixek]. [... ta... eitten zan...].
- Hamabostien. Bi astetik eitten zala uste dot.
- Hamabostetik hamabostera. Bai, baiña ya kotxiek eta, ez dakizu? Oin, neuk... zenbat urte dien, ta ya ez auen... ibili be ezin leike ein, dana kotxez tapaute! Danak... ez lekurik iñun ta ezebe. Zelan daon plantaute.
- Geruao ta gehixao gaiñera...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia