Inguruko erromeria eta feria ezagunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urriaren 31a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: ESK-002/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Orduen be erromerixan bat edo beste be egongo zan, ez? Erromerixak izeten zien orduan, ala?
- Erromerixie?
- Bai, esan gura dot, ba, jai egun batzuk be hartuko ziela tarteka.
- Jai egunetan ez dakit, ba [...]...
- Gizonak ferixa egunien.
- A! Gizonak?
- Bai.
- [...] umie gosiek etxien, gizona lelotute etxera.
- Hori da, hori da. Bai, behixe... Behixek... Urte askuen ibili nitzen neu behi bi Mondrauen saltzen nittun --bi, hiru be akordetan naz-- Mondrauen ferixan. Ta esnerik edo ez gauen, orduen ez gauen saltzen.; behixak saltzen gittuen ta ez. Beste zekorren bat-edo [...] ta hortara [...] behixek.
- Orduen faten zan, ba, Arantzazure, Urkiolara, San [Andresenera], ta, ba, San Pedruek edo Andramaixek.
- Bai, ta fiestie gero, fiesta haundixek eitten zien orduan, e! Dantza... Soiñue jo ta dantzan, neska-mutillek dantzan. Ta San Migeletan be dantzan --oin San Migeletan be ezebe ez da eitten--; San Migeletan-ta be dantzan, dantzan ganoraz neska-mutillek ibiltten zien. [Ta kanbixau ein euen].
- Ze egoten zan? Akordeoie edo trikitixa edo...?
- Bai, akordeoie.
- Akordeoie?
- Soiñujoillie.
- Soiñue...
- Beste... Oin harrazkero [argittu die beste...] aldemenekuek-eta [be, honek] soiñue joten eben, baiña... San Migeletan, ezebez, baiña San Migeletan dantzan neska-mutillek.
- Urkiolara-ta be dana oiñez fan biheko zan, ez? Urkiolara erromerixara ta dana oiñez?
- Mondraura be bai ferixara, oiñez. Mondraura ferixara oiñez-ta faten giñan. Oiñez. Urkiolara? Baztar guztietara [...] oiñez. Oiñez? Nun ibiliko gitzen, ba? Mondrauera... Mondrauen ferixa haundixa eitten zan. Ganauek... Ganau asko saldu eta erosi ta ferixa haundixa eitten zan Mondrauen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!