Tomas Beitia Arejolaleiba

Eskoriatza (Gipuzkoa) (1933)

Biografia

Emalditxiki baserrian jaio zen. Hamabi anai-arrebatatik bigarrena izan zen. Aita etxekoa eta ama auzo bereko Ortueta baserrikoa zen. Ganaduaz gain, ehun erletik gora ere izan izan zituzten. Maringo eskolan ikasi zuen seitik hamabost urte arte. Juan Lopez de Lazarraga, maisu arabar falangistak euskaraz egiteagatik ematen zituen belarrondokoak gogoan ditu. Ikazkin eta basolanetan jardun zuen gaztetan. Egurra eta ikatza trenean nola kargatzen zuten kontatzen du. Roneo lantegian urtebete egin zuen, eta gero Ulgor eta Copreci kooperatibetan jardun zuen jubilatu zen arte. Garaikoa baserrira ezkondu zen, etxeko Josefina Azkaraterekin. Bi alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ESK-063 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ESK-077 2011 Gipuzkoako zuhaizti motzak
ESK-078 2011 Gipuzkoako zuhaizti motzak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia