Ikazkintzaren inguruko azalpenak II
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERB-013-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ikazkintzaren inguruko azalpenak. Zenbat ikazkin eta nongoak ibiltzen ziren. Ikatza Zumarragara eramaten zen Orbegozo lantegirako. Ikazkinek erabiltzen zituzten arropak.
- Auzoa: Aurizperri
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1983(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:16
- Erref: ERB-013/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Eta (ikaztogia edo txondorra) hemendik hurbil-edo?
- Bah! ogei minuto edo... ordu erdi bat, zenbait lekutan ordö at, iru ere bazela...
- Zenbat ikazkin egoten ziren batera?
- Ah, ikaztogi bakotxa? etx-, familia batena, e? baña launtzen zute elkar, e? bai ordean, ori... laguntz- eo... aixkidantza aundia bazute; peligro aundie bat baze, ola... alako sua barnean izateikin ta, lurr aekin tapatua? zilo aetaik ezpazaike... aski atratzen, peligro aundia ze ola, ttak!... itzein ze, esplosionia bat iten tzue? ta, estalki guzia obrenean botatzen tze, ta orduan, ikazkin guzia(k) erraten tzire denen artean? ta... agerri? eta pat erosi (?), bertzenaz? ordu batez erreko ze an... zurakin? zer garkaldiak... Ori, ore, ori zuze-, ori ze emengo bizia.
- Eta ikazkinak, nongoak ziren?
- Emengoak!
- Hemengoak, e? Aurizperrikoak...
- Ba-bai; gure andreain... aita’re, zenbat ikaztogi ez ote du in?
- Eta ikatza, gero, nora eramaten zen?
- Saltz-, atratzen tzute ola, bastan, mandueki(n), ta geo? denbora aetan? pues, galera aetan, eramaten tze. Ta... emendik? gantzei, zatza aunitz... Zumarragara, Orbegozoindako, obenian, bai... ya-ya. Ta gero? bertze aniz lekutara ere, baña...
- Nik aditu dut Iragin ere bazela ikazkinik...
- Bai, oi-oi-ai!... aisa!
- Bai? eta non bertze? inguru honetako herrietan ere bazen gehiago? ala gehienak Iragiko eta Aurizperrikoak ziren?
- Bai, oëan aunitz zuten lekuan; gero... Orrean ere; pues saltzen tzirelaik, subastan, oëanak? pues claro, ereman... zurak, ereman, ta gero, egurra gelditzen z(r)an? ta, ura, kaskoak eta txeatu, ta ikaztogiek in. Gure aitak, ta... aitain a-... anaë batek izan tzute serreria? an... Orrean? Orrean eo... Orreagan? oräi Orreaga erraten da baña gure denboan Orrea!... bai. Ta... itz in tzute aunitz, itza... t’aunitz; a... zul ona? pues, tabla ta tablon, tabletaikin? ta gero... despojo oek eta, kaskoak eta denak, txeatu? ta... ikaztogia; gero andik? leku atera ta bertzera... lan zikina, ta goorra, e?
- Gogorra ere bai, e?
- Oi, oi, ama!... bai-bai, ala zie, ala ze emengo bizitzea.
- Eta zer arropa beztitzen zuten?
- Oi, oi, ama! gaixoak! gaixoak; albarkak...
- Arropa zaharra, hortan ibiltzeko, beti zikin ibili beharrez...
- Etzute gorbata aunitz bear, ez...
- Sonbrerorik bai...
- Eje! boneta.
- Nolabaiteko boneta bai, biloa edo, pixka bat defendatzeko zikinkeriatik, e?
- Baita’re, baita’re...
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!