Mando baten "tresneria"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERB-012-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mandoei gainean jartzen zitzaien "tresneria".
- Auzoa: Mezkiritz
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1986(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:19
- Erref: ERB-012/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Zenbait lekutan erraten dute, mando bat beztitzen zutelarik, paratzen ziotela gainetik halako manta handi bat, eta manta hori erortzen zela bi aldetatik eta puntetan... Burl et, börl atzu-, borl atzureki.
- Manta horrek ze izen zuen?
- Eztizut errain, ori bai, eztizudela errain.
- Zenbat eta dotoreagoa eta finagoa eta kolore batzuekin eta...
- Bai, bai, bai, bai... dibujukin te dena, bai, bai... eztizut errain nola erraten dakoten; ori bei: borl atz-, luze batzu? kuerda luze batzu, borl atzurekin? ta ya bukatuik, kolores...
- Gero hor bada bastea eta...
- Ba, basta.
- Eta tzalma, ezta?
- Txal-, txalma da bertze bat; basta da... paratzeko pues, egurre kartzeko ta... txalma da pues, jendea... igenik juateko.
- Gero badira ere kakolak edo, nola dira?
- Sokak.
- Bai, e...
- Artolak.
- Zamukeak...
- Zamukek; zamukek pues, belarra ta egurre ta ola, kartzeko.
- Horri erdaraz erraten zaio ‘gancho’, ezta?
- Gantxoak, bai; t’artolak...
- Baina hori erdaraz mintzatzean erraten da, ezta? artola...
- Artola... da, uskeraz zena.
- Artola naiz ni...
- Bah, artola... bañe artola at, zen? eztaen gantxoa pezala, aek ziren, artolak, pues... bueno, bakizu: au da, au da artola. Ori? pues, zaku-patatak eta... paratzeko, ori da artola, zakuek! berezi in ke; ola, patata edo garie edo olöa edo... nauzune, edo ellea, berdin zakuetan, portzei, nola artoleki. Gantxoa peti zien? pues, belarra kartzeko, garie kartzeko, egurre kartzeko... ostoa, igual, aritz-ostoak iten baitziren denboran? pues ure, artzen nue beei emateko... nola lizarr-ostoa, lizarra ere badakizu zer den?
- Bai, bai, bai, ‘fresno’...
- Fresno, bai.
- Gero, buztanaren azpian paratzen zena, hark ere bazuen izena, ezta?
- Aztal-ugela.
- Ah, bai, e?
- Bai, ta altzineköa? petralea.
- Eta gibelekoa, atzekoa, zenbait lekutan erraten dute 'tarrea'...
- Erdaraz bai, erdaraz tarrea, baña uskaraz aztal-ugela.
- Aztal-uhela...
- Ugela; t’altzineköak? pues...
- Eta hemen (buruan) paratzen zaien gauza bat, kapristua-edo ere bada, ezta?
- Kapristuek.
- Bai? hola da?
- Ai! kapristue denboraz, la... mandoei ta, espres ite-, espresak iten tziren! gero, muturrein, muturrein parëan? txapa... ori... kobrezko aetaik, koloreoz ta, txapa? ero, bere corre-, ugeleki? anillaekin? te... ya, ebillek, sujetatzeko.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!