Ezpel-goilaragintza eta lanabesak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERB-012-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abereekin ezpeldira joan eta ezpel hoberenak mozten zituzten. Ezpel-zurezko mahai-tresnak nola egiten zituen. Lanerako erabiltzen zituen tresnen izenak ere esaten ditu.
- Auzoa: Mezkiritz
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1986(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:41
- Erref: ERB-012/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Ezpela? len, juaten ginen? pues, abrekin juaten ginen ere, juaten gina, ta, ezpeldie den tokien? pues, miretu, ya, zein den oberena mozteko, albaz, ona bear baite!... on eztena? pues, an gelditzen da. Gero? pues, kartzen ginue etxea, orai... eiten dugun bezala, ta etxean? pues, zer batekin moztu? neurrien?... gero, kutxilloa... idurittuko puñel bat? lodie? ta, maillu eteki? pues, erditik parat-, paratu ta partitzeko? ta arekin yo? Geo? berriz? aizkora atekin? pues, kider llabur bätekin? arekin? pues, materiale pixkat ekendu, gero... nabaja deitzen da, bertze kutxillo at? ola, lutxe? erditsuteraño dela? agoa? ta emen, eskuek? artzeko? gola o? ta ortik? egin, man forma?... ta gero? forma eman ondoan? pues, egosi le[un]tzeko... zeillue, aitu izendu zu zuk, Joxe Luis? ez? pues zeillue usetzen tzen, zure, lango aizkoreikin? tabla iteko ta... oetako pues...
- Ohola egiteko-eta...
- Bai, arekin leguntzen tzen, zeillu etekin; orai... altzurre badakizu zer den?
- Bai.
- Pues, ori idurie? zeillue deitzen tzen? leuntzeko; aizkoraikin... kendu puxke? igualatu? t’ero zeilluikin leundu. Pues, ori idurie? pues, se queda... agoa, dauke, ola... kurbeikin? agua xilätzeko. Gero, agua ziletu ondoan? pues, bertze... kanibet bat? makurre deitzen da, ure’re, egual... du makurre; pues arekin... leundu ola. Gero, berriz, kanibeta idurie? nabala, nabala idurie? pues, kusi, arekin... leundu, ta... ongi, ongi leundu, franko ongi alde bat, ta gero, kanibetaikin berakin? gibelaldeaikin? man, pa zeillue, pase? ta, gelditzen da? pues, nola, magazineko argizerie? brilloaiki.
- Hori da? ya bukatu duzu?
- Nik bai, nai bauzu erakutsiko izut, ori, erramintak nola diren ere.
- Uste dut inoiz-edo ikusi izan dudala, lanen batean edo; orduan, erramintek nola dute izena?
- Erramintak? pues, lemixikoa... aizkora? ezpelen mozteko, ta gero? etxera karri ondoan? pues, zerraikin, moztu neurrieki(n); da gero, berriz? arraildurak kusten bezala? puñäl batekin ta maillu etekin yoz.
- Arraildu da...
- Erditik partitu!
- Bai, bai, ‘rajar’, ezta?
- Bai, bai, ‘rajar’, erdaraz ‘rajar’.
- Bai; horretarako zer, ze erraminta da?
- Ori? kanibeta idurie, kutxillo lodi bet, da, ta badakizu, iduritzen zaizun tokitik... parti dee-, e... dekiden? ta maillu atekin yo? zurezko maillu etekin? tä, arrailtzen da ori. Ta gero, aixkora lantzekoa deitzen da? forma pixke mat-, kentzeko... materila pixkat. Gero? artzeuntzu marraza forma mateko.
- Marraza...
- Bai, ori? forma mateko da ori, marraza, ta ori, forma manezkeroz? pues, agöa xilätzeko? zeillua erabiltzeungun bezala...
- Zeilua?
- Zeillue. Geo? xiletu ondoan agoa? pues, artzen dut, ba, bertze... erramienta, pues makurre, aguain leuntzeko.
- Eta ze izena du honek?
- Makurre.
- Makurre...
- Bai; te gero? pues, kanibeta berriz, berriz, ongi... refinatzeko; arekin... ongi refinatu? man forma guziäk bear den gutzie? edo, t’ekendu? ta gero, dakiguzien bezala? kanibeta orrekin berekin? gibelaldeaikin? leundu puxkat, brillo pixka eman.
- Eta kuxeta paratu behar zenuen zerbaiten gainean, ez?
- Ah, bai, alkie!
- Alkie...
- Alkie... bai, eta pikädera, da ori, pues...
- Eta bertze instrumenturen bat bada?
- Ez, ezta bertzeik.
- Eta zeilua, nolakoa da?
- Zeillue? erakutsiko dizut.
- Erakutsiko didazu, e?
- Bai, erakutsiko dizut? erakutsiko ditizut erramientak.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!