Jesusen Bihotza eta senar-emazteak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-013-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gizona kexatu egiten da andreak Jesusen Bihotzaren irudiari (argi eta guzti ipinita daukanari), berari baino kasu gehiago egiten diolako. “Harek defendiduko dau!” esaten du ironiaz. Maria Rosak berak ere etxean Jesusen Bihotzaren irudia daukala erantzuten dio. Orduan gizonak Maria Rosari: “Ai, zu be holan, haren lez???” Eta Maria Rosak erantzun: “Zelan guruzu (gura dozu) ba, inpernuko demoniñoagaz joatie guruzu (gura dozu), ala??”. Baina gizonak kexaka jarraitzen du, bere emazteak Jesusen Bihotzaren irudiari berari baino hobeto atendidu eta dena aldrebez egiten diolako, “ea zer egingo dauan berak andreagaz “dio (Pasartean Maria Rosa Iturri Arrienen Errigoitiko euskararen aberatsa ederto baten ikusten da.“Ha dau (dago) egotekoa!” moduko esamolde eder-ederrak gure Bizkaiko euskararen altxorraren ezaugarri dira.) Bitartean andreak senarrari buruz: “ Arregleko da, gure (gura) badeu (badau)!” esaten du.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: EGT-013/001
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Andriek hattik kanpora bota??
- Ez, horrenbeste ez. Han dekost Jesusen Bihotzan zera be imindde dekost entradan, Jesusen Bihotzan imaginie ta harek defendidu didxen. Harek defendiduko deu!. Argidxegaz ta imindde deko entradan Jesusen Bihotzan imaginie. Harek defendiduko deu!
- Ba, hori señale ona da. Neuk be badekot komedorien, baia argi barik. (Esan notsan ta)
- Ai, zu be holan?? Haren lez??
- Zelan guruzu, ba?? Inpernuko demoniñoagaz guruzu ala joatie?? (Esan notsan ta)
- Ez, horrenbeste ez, baia… baia… gizonari ondo atendidu lehenengo! Ez gizona hortik en bandan joan, eta bera han… han… zerien!
- (Antza gizonari etso (ez deutso) atendiduten)
- Berak esaten ei tso (ei deutso) gauze bat, eta berari aldrebes eitten ei tsoz (ei deutsoz) gauze guztidxek, eta ia berak zer eingo deuen andriegaz.
- (Ha dau (dago) egotekoa!!) (Maria Rosak gizonari buruz)
- Eskribidu tsue (deutsue) amerikanuek? (Gero hurrengo ta…)
- Feliziteu ein tsie (deutsie), feliziteu ein tsie, nebak, nebak feliziteu tsie, baia ez, oniño…
- Ta andrie beste baten tope noan mezatik urtenda enseguida ta…. Zer eitten zu (dozu) hemen ta… “Hor dabitzu gizona bueltaka” esan notsan.
- “Arregleko da, gure (gura) badeu (badau)!! “ Andriek.
Egilea(k): Yolanda Elorriaga Iturri






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!