Maria Rosa Iturri Arrien

Errigoiti (Bizkaia) (1938-2025)

Biografia

Errigoitiko Zabale auzoko Zabalbeazkoa baserrian jaio zen 1938ko ekainaren 14an. Gurasoak ere errigoitiarrak zituen. Ama, Klaudia Arrien Garai, Zabalbeazkoa baserriko oinordekoa, erlijioak pisu handia zeukan familia batekoa. Aita, Antonio Iturri Erezuma, Errigoitiko Uria auzoko Antzuene baserrikoa, ezkondu aurretik Ameriketan 7 urte egindakoa, soinua joten eta idi-probetan bere anaia Leonekin ibili zalea. 

Maria Rosa oso buruargia izan zen txiki-txikitatik. Irakurzale amorratua eta oso kantari ona. Sei urte zituenerako, dotrina osoa zekien buruz. Hamahiru urterekin Gernikako moja karmeldarren barnetegira eraman zuten ikasketak egiteko, eta hantxe burutu zituen Komertzio ikasketak. Gero Bilboko bulego batean jardun zuen kontabilitate eta idazkari lanetan ezkondu arte. Bilbora ezkondu zen eta hantxe jaio ziren lau seme-alabak. Gero Mungiara aldatu zuten bizilekua. Sarritan joaten zen bere seme-alabekin Errigoitiko bere jaiotetxeko baserrira, hainbeste maite zituen guraso eta neba-arrebenera. Bertakoak  dira pasarte hauetan jasotako irudiak. 

Zintak

KodeaDataProiektua
EGT-013 Fondo partikularrak
EGT-014 Fondo partikularrak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Jesusen Bihotza eta senar-emazteak
2 Karta jokoan etorria eukitea zer den
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia