Osaba Domingoren abentura Ameriketara eta Ameriketan
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-010-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Domingo Begoñako baserri baten egon zen hurrengoan morroi. Han soloan beharrean ebilela itsasontziak ikusten ei zituen Bilbora etortzen. Nora joango ote ziren galdetzen zion bere buruari. Portura joanda, batzuk Ameriketara joaten zirela jakin zuen, eta Ameriketara zeintzuk eta noz doazen jakin eta halako baten Ameriketara zihoan itsasontzi baten ostu zen.
Itsasoratu zirenean, deskubritu egin zuten, eta zergatik egin zuen hori galdetu zioten. Etxean hainbeste neba-arreba izan direla eta berak nonbaitera irten behar izan duela azaldu zien. Kapitainak ondo hartu ei zuen Domingo, mutil espabilatutzat hartu eta patatak zuritzen ipini zuen. Domingo guztiz pozik zegoen lan egiteko. Kapitainari gustatu egin ei zitzaizkion bere egikuneak eta bere izakunea, eta bere alabarentzat be gura zuen. Bera morrosko majoa ei zen. Baina Domingok bere artean pentsatzen zuen: “Lurre atrapetan dotenien, zure alabie hor geratuko da!”. Eta halantxe egin zuen, itsasontzia Ameriketara heldu eta Domingok lurra harrapatu zuenean, ihes egin zuen. Eta laster aurkitu zuen nortzukin eta, euskaraz edo erdaraz, zertara ulertu. Lehenengo mendian artzain egon zen, eta han dirua egin zuenean, herrira jaitsi eta herrian ostatua jarri zuen, jateko eta lo egiteko ostatua. Errigoitira eta egiten zituen bidaiak, eta andre euskaldunarekin ezkondu zen (Maria Elorriaga Zavala. Julitak Sopelakoa zela dio, baina Laukizen jaiotakoa zen ). Lau seme-alaba euki zituen berarekin: Juanita, Lolita, Luis eta Tony (Tony Yturri, Ameriketako senatari izan zena). Maria andrea gaixoaz gaztetan hil zitzaion Domingori eta bigarrenez ezkondu zen, Ameriketan nebarekin zegoen andre euskaldunarekin ( Justa Bilbao Arronategi. Julitak Forukoa zela dio, baina Muruetan jaiotakoa zen), eta bigarren andrearekin alaba bat izan zuen Domingok: Irene.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:04:52
- Erref: EGT-010/004
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!