Errigoiti (Bizkaia)

San Juan suak eta ohiturak

San Juan suak eta ohiturak <p>Olabarrin ez zituen San Juanak ospatzen, sua egin bakarrik. Errigoitira etorritakoan hasi zen ospatzen. Lastazaoei sua eman eta soroari bueltak ematen zizkioten kantuan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-001-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Olabarrin ez zituen San Juanak ospatzen, sua egin bakarrik. Errigoitira etorritakoan hasi zen ospatzen. Lastazaoei sua eman eta soroari bueltak ematen zizkioten kantuan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta San Juanak lehen zelan ospatuten zenduezan?
- San Juanak, hamen […] San Juanak, e? Han niretzako San Juan ez da ixen.
- Ez?
- Ez! Hamen. Badakizu zelako aldie dauen handik hona? Ikusi be eitten [da]. Hara Bizkei ganera [idxetan] dogunien, handik ikusten da edarto: Morga ta ha Intxuse ta horrek. Ta Olabarri. Hau urrun dao. San Juanak hau de ganera. Hori. Ha behie ez da San Juanak. Han San Antonio.
- Baiñe han be eingo zenduen San Juanetako sue edo…?
- Ez! A, sue? Suek bai. Baia konbidautzie guk Santidxagoak. Morgan guk Santidxagoak ein douz jaidxek. Aittuten dozu?
- Bai, bai.
- Ta hamen, ba, San Juan hor dauen lez, hor zelebraten dan lez, San Juanak be eitten doguz ta San Antonio be erdi zelebrau [dogu], behien, behera joaten gara ta ba…
- Baiña zu gaztie ziñenien diñot.
- A! Ez.
- San Juanak zelan eitten zenduezan?
- Ezebez. Guk San Juan…
- Baiña San Juan suek-eta eitten zenduezan.
- Sue bai. Suek bai. Txolak hartu ta ein su handixe ta gero… Gari-txolak antxiñe, badakizu, ezta? Sue emon han ta kantetan: “Sapoak eta sugiek suten erre ta artoak eta garidxek kaxan gorde” ta kantetan genduzen, holan txolie suten, […], holan. Ta soloari bueltak emon. [Entzun dozu?]
- Bai.
- Geure soloari bueltak.
- Eta ze kanta kantetan zenduen ba?
- Ba, holantxe: “Doniene ta Doniene, sapoak eta sugiek suten erre, ta artoak eta garidxek kaxan gorde” ta, ba, kanta edo, ba, holantxe, ez asko kantarik be.
- Bueno, baiña kantetan zenduen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia