Bide konpontzea
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERZ-020-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bide konponketari buruz hitz egiten du. Galtzada nola egiten den azaltzen du. Bailaran lurrak zituzten guztiei ematen zitzaien abisua bideak konpontzera joateko; gizonezkoak jarduten ziren lan horretan. Emakumeak beste auzolan batzuetara joan ohi ziren: baba biltzera, esaterako. Hernio ondotik edo sorotik ateratako harriak erabiltzen zituzten. Harria eta lurraz baliatzen ziren galtzadak egiteko. Urtean, hiru-lau arratsalde emango zituzten eginkizun horretan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainitze Oruesagasti
- Data: 2011(e)ko uztailaren 13a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: ERZ-020/047
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!