Errenteria (Gipuzkoa)

Baserrian txikitan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-056-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko bizimoduaz dihardu Polonik. Txikitan etxean zituzten animaliak aipatzen ditu, eta umetan egiten zituen lanak azaltzen ditu. Etxean kanpoko jendeari harrera egiten ziotela kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero etxian baratzaik edo ikulluik hola bazenuten?
- Bai, genitun beyak, ardiyak, ahuntzak, txerriyak... eta hayei jaten eman, ekarri jana, haik garbittu...
- Ta lanak zuen senideen artian banatu iten zenituzten?
-Bai, banatu itten genittun. Arratsaldetik bakarrik juten ginan ikastola, bueno eskola zan orduan, ordubitatikan lau terdita hola, ez giñan eunero juten astian bi eunetan hirutan. Ni eskolara oso gutxitan juna naiz, ta nere anayak eta ere bai. Porque guk etxian ez genun urare itturritikan ekartzen genun etxian...etxeko laneako. Sua ere eurra kanpotik ekarri ta iten genun, argiya ere ni txikiya nintzela jarri zuten bonbillak ta hoi guk bestela itte genun ba kandelakin edo bazeon zea beste katxarro bat karburua esaten ziyotena pixtuta. Lurrian genun sua, geo ezautu genun txapa eta geo ya azkeneako dena.
- Eta txapako egurra ze ekartzen zenuten zure anayak eo?
- Anayak eta guk igual astuakin juten giñan mendira ta karri ta geo aixkorakin puskatu ta...
- Ta geo bizilagunakin zer nolako erlaziyua zenuten?
- Ondo, eske gu bizi giñan mendi batian eta nere izeba eta osaba bizi zian beste mendiyan. Tartian erreka zeon ta zerbait...telefonua ta etzan orduan ta zerbait o falta zenun o enkargu bat da o bihar meza holako ordutan dago holakona ta hoi... e guk itten genun hemendikan ta behaiyek haitzen zuten beste menditikan.
- Ta geo etxea jende asko juten zan eo nola zan?
-E etxeko zea?
-Bai.
- Nere etxian nik beti jendia ezautu dut kanpokokua, porque mendiyan da Urdaburuko birian ta beti jendia juten tzan eta klaro eateko eo zeozer jateko ta gutxi izaten genun, geo ya hasi zian... hasi giñan, biño lehenbizitikan ez genun ezer izaten. Ta jendia juten zan bokadilluakin eta hoi bai ardua edo dagardua beti izaten genun etxian beaientzako.
-Ta etxian eo hola geatzen zian lota eo pasaran bakarrik?
- Lotan ere gelditzen zian ta euna pasatzea jun ere bai. Ganbaran genitun preparatuak logela batzuk eta ondo udaran oan jendia kanpoa juten dan bezala, pues Errenteritik eta familiya ta juten zian pues aste bat pasatzea eo hamar egun... o jendia heldutakua eta oporrak hartuta hara astian seme-alabak lanean juten ziala ta geo bixita juten zitzaiotela hairi. Beti jende tartian bizitu naiz ni egiya esan.
- Ta geo kuarto hoik kobratu eo hola itan zenuteneo nola zan hoi?
- Pues, zerbait kobratuko zuten nere gurasuak, porque ni ttikiya nitzan orduan, zerbait kobratuko zuten biño ezin dizut esan orduan nola iten zuten.
- Ta geo arropak ta hola nola garbitzen zenituzten? porque labadorak eta hola etzeuden.
- Labadoraik etzan ta arropa garbitzen genun eskuz. Etxian jaboyakin eta zeatu ta geo aklaratzea juten giñan itturrira, etxetikan genun ba berrehun metro hola itturriya. Etxeko ura handik ekartzen genun arropak jaboyak ta eskuz etxainin ta geo han astindu ta geo etxea etorri ta zabaldu kanpuan edo ganbaran, segun egualdiya nola zeon.
- Ta hoi ze iten zeun ahizpakin ta hola?
- Bai, ahizpakin o amakin ni o. Ni nitzan nesketan zaharrena, bi ahizpa giñan ta gea oaiñe eta ni gehiyena. Ni ezkondu bitarte han eondu nitzan.

Egilea(k): Garbine Oliden , Sara Trullos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia