Errenteria (Gipuzkoa)

Familiako harremanak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-056-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Poloni 1937. urtean jaio zen Errenterian. Bere familiako giroa eta harremanak nolakoak ziren kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno aber nola dakazu izena eta nungua zea?
-Bueno, nik izena dakat Poloni ta naiz...ze esan behar dizut Errenteikua naizela edo jaiotetxia? Errenteikua jaio eta bizi.
- Ta ze urtian jaio ziñan?
- Hogeitahamazazpiyan, “mil novecientos treinta y siete”.
- Ta zure etxian zenbat lagun bizi zinazten?
- Aita ta ama eta geo nik ezautu nittun sei senide giñan.
- Ta zu zenbatgarrena?
- Ni hirugarrena bizi naizenetan.
- Ta zure gurasuakin erlaziyua nolakua zan?
- Bai, batzutan haserretzen ginan baiño ba pasable.
- Ta zure ama ezkondu ta geo lanian jarraitu zun edo nola?
- Nere ama ezkondu zan basarritik eta bere bizi guziya geo ezkondu zan etxian bizitu zan, han intzun lana.
- Ta aitai errespetua ta hola nola zan?
- Bai aitai errespetua geniyon hola beitura bakarrik oso ondo, ta ama eun guztin erritan ta amakin ondo, baiña aitan beitura era mui...oso zorrotza.

Egilea(k): Garbine Oliden , Sara Trullos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia