Errenteria (Gipuzkoa)

Gazte-gazterik lanean hasi

Gazte-gazterik lanean hasi <p>Hamahiru urte bete eta fabrikan hasi zenerako, haur zaintzen ibilia zen Maritxu. Etxean ere hainbat egiteko izaten zuten: koltxoiak artilez bete, izarak garbitu, etxeko fatxadari karea eman edo eta enkarguak egin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-050-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamahiru urte bete eta fabrikan hasi zenerako, haur zaintzen ibilia zen Maritxu. Etxean ere hainbat egiteko izaten zuten: koltxoiak artilez bete, izarak garbitu, etxeko fatxadari karea eman edo eta enkarguak egin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta sosik ez zen /etzen/ ta! Behin edade bat ezkeoz, zerbaitentzako gauza zea danian, ni neoni're hamahiru urteko fabrikan hasi nitzan lanian. Dirua bihar baitzen! Eta eskolatik ateratzen nitzanian'e, haurrak kontu itzea, sos bat ateratzeko. Eta bakaziyuak eta etortzen zianian'e ze uste'uzu, uain bezela? Leheno izaten zen koltxoaia ardi larruakin... ardi...iliakin. Eta iten [gen, zen...] ohittura, pues urtero-urtero koltxoia ittekua. Eta bakaziyotan'e, koltxoia amai launtzen, zea, makillakin hua harro-harro itten. Ta almuhadak e'bai. Geo manta garbitzen. Eta buruan baldia hartu ta labaderoa, bat'e lotsik gabe.
-Nun zeon labaderua?
-Pues herriyan bi edo hiru bazian.
-Erdiko kaletik gertu?
-Ba!... Ba!... Ez, denbo haitan gaztiak giñan, ta bai!, Bai, bai...
-Orduan, kanporako ere maindiriak garbitzen?
-Ez.
-Ez. Etxerako?
-Etxerako. Maindireak eta koltxoiak eta geo itxia zurittu're itten gendun kariakin. Ta hura're urtero, geok! Geok!
-Zuek?
-Ui! Zea, atta ta lanea joatzen zian ta, hor nere ama ta... Anaiak... Osea, itxian dena! Lujoik gabe. Goseik gabe. Baño sentzillo-sentzillo.
-Karia nundik ekartzen zenuten?
-E?
-Karia nundik?
-Han saltzen zen. Almazenen.
-Altzan?
-Ez. Almazenian.
-Ah, almazenian.
-Bai, zea batek, igeltsero batek. Igeltserua edo... Bueno, igeltserua biñon geyo, gero denda ere bazun ta, han saltzen zen. Eta kariakin [ixten zen lehen-leheno]. Ta holako gauzak!
-Orduan zu umetatik ibili zea lanian?
-Bai.
-Etxeko lanetan eta umiak zaintzen...
-Enkarguak eitten... "Aizu Maritxu, etorri pixaka bat! Ekarriko nazu ogiya, edo ekarriko nazu..." Sos bat ematen bazizuten, hua ez gastatu eh! Amai eman. Ta beste etxe batian'e, eunero itten niyon, itten geniyon, bai, haik ondo zeozten jendia zen. Ba, orduan'e bai baitzian batzuk baino besteiak hobeto zegoztenak! Ta haik itxian pues tartak eta in. Nei puska eman. Zuk uste'uzu nik hura jaten nula? Hua itxea eaman, ta han partittu, ta denak jan. Holako, hola bizittuak gea!
-Zintzo-zintzo.
-Bai. Zintzo jokatuta.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia