Umetako zenbait abesti eta istorio
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-050-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
'Euskaldunak gera', 'markesaren alaba'ren bertsoak, aitonak kontatutako Santa Kruz apaizaren kontuak eta halakoak ditu Maritxuk gogoan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ERR-050/008
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Ume kantak
Transkripzioa
-Ta goguan dezu amak umetan kantatze'zitun abestiyak?
-"Euskaldunak, euskaldunak gera, euskaldunak betiko izango gera. Euskaldunak ziraden gure gurasuak, baita bai ere fede haundikuak". Hoi [] zen, ta han kantatzen men zuten. Hoi goatzen naiz, eta geo, "Markesaren alaba"n, zea, bertsuak eta... Geo, zea, itxea ezkondu zen, Oiartzuna, eta han aitona bizi zan uaindikan, ta aitona harek kontu asko [konta] esan zizkan, zea, karlista denboko... Gerran ibiliya, San Juan, oi, San Juan ez... Santa Kruz nola ibiltzen zen, ta holako [kon] hrek bazakizkin!
-Apaiz Santa Krutz apaizan kontuak?
-Bai... Nola baserrian sartu ta, kopa burutik bera sartu ta, zea, belarra ebakitzea balijuake bezela nola ibiltzen zen ta, hilak nola ibltzen zittuzten karruan gañian, behiak aurrian zituztela ta, holako kontuak! Ta ze esango'izut ba nik gehio?
-Bai, ta zure amak umetan hola umiak lo, lo iteko kanturik edo, kantatzen zun? "Haurtxo maitia" ta holako...
-...
-Umia altzuan...
-Bai, bai, bai , bai, bai! Konprenitze'intzut! Eztakit [hoiesateko] ze kantatzen zuen. Ez naiz, ez naiz, ez, ez naiz goatzen. Enaiz goatzen hoi. Egiya esango'izut. Igual "Andre madalen" ta kantatuko zittun! "haurtxo txikiya" ta hoik ez. Ez orduan ez. Ez.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!