Ezkon aurretik eta ondoren konfesatzea ez zen gauza bera
Hizlaria(k):
Getaria San Pedro, Juanita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-049-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Juanita kexu da bere gazte garaian emakumeak oso mugatuta zeudelako. Zinemara bakarrik joatea, tabernetan sartzea, mutilekin ibiltzea... Gaizki ikusiak zeuden guztiak, emakume batek eginez gero. Neska eta mutilen arteko ezkontza aurreko musua ere bekatu omen zen. Juanitak eta haren lagunek eman ematen zituzten, ordea, nahiz eta gero konfesatzera ziztuan abiatu behar izan. Barrez oroitzen ditu kontu horiek Juanitak, baina aldi berean onartzen du, konfesatu beharra traumatikoa izan zela beretzat, gazte garaian behintzat. "Ejercicios espirituales" delakoekin eta misioekin ere akordatzen da, saio haietan pulpitutik zuzentzen zitzaien fraide argal batekin, bereziki. Sexu hezkuntza urria jaso zutela ere kontatzen du, eta haren faltan, pikardia nagusi zela dio.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:10:18
- Erref: ERR-049/019
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!