Errenteria (Gipuzkoa)

Alemaniara joandakoan, askoz lan-baldintza hobeak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-046-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadutzatik etorritakoan, obretan aritu zen lanean. 26 urte zituela, alkohol-fabrikan ibili zen urtebetez; geroago, Paisa fabrikan aritu zen galdaragintzan. Handik Alemaniara joan zen lanera 1960an: hiru urte eman zituen han soldatzen eta lan-baldintzak askoz hobeak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta geo aittu nitzan obretan, hogei ta… Soldadu jun nitzan ta geo obretan, hogeita sei urte arte.
-Hogeita sei urte arte obretan… Ta geo?
-Ta geo hasi nitzan… hogeita sei urtekin… Alkoholeran urte bete. “Fabrica Alcoholera”. Urte bete, hogeita seikin, gero hasi nitzan ya Paisan.
-Paisan…
-“Productos aislantes”.
-Hor ze iten zenun ?
-Hor?
-Paisan?
-Kalderero. Soldeatu ta dena. Ta eundu nitzan hor bi urte, ta alde in nun Alemanira.
-Alemanira?
-Bai.
-Ta ze…
-Kategoria eskatzen ta ez ziaten /etziaten/ ematen ta martxa in nun. Lan ittea, Alemanira. Soldadore.
-Biño Alemanira juteko, garai hartan, baten batek esan o aittu ingo zeniyon baten bati…
-Jendia eamaten zuten, ofiziyokua! Sindikatuak. Ta ni in nitzan sindikatua jun, apuntatu ta… “diecisiete… dieciseis de octubre”, jun giñan, “de mil novecientos sesenta”. Alemanira.
-Eta…
-In nittun hiru urte lanian. Soldeatzen.
-Soldeatzen…
-Montajian ta…
-Ta han diru gehio irabaziko zan…
-Bua! Hemen irabazten nittun hilian milla pezta.
-Asko zan!
-Asko!?
-Ez?
-[esangoizut…] Hemen milla pezta hillian. Hortik jan in behar nun e! Amai ematen nion dirua. Ta han, jan ta denak ein ta geo, ematen zizuten hamar milla pezta, libre.
-Hamar aldiz gehio!
-Biño ya jan ta dena inta e! Residentzi batian.
-Ordun gastuak’e bai iñak.
-“Residencia católica”. [Over haus]… Esto… [kolpin hause] ta Ketteler. Apaiza zen Ketteler. Ein zittuzten langileantzako itxe katolikuak.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia