Iñaki Etxebeste Muxika
Errenteria (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Errenteria-Oreretan jaioa dugu Iñaki Etxebeste. Gurasoak ere bertakoak zituen, Olibet gaileta-fabrikako langileak biak. Aita paper-lantegian ere aritu zen lanean. Bi urte zituela, mojetara eramaten zuten Iñaki, gurasoak lanera joaten baitziren; geroago, Aierbe ahizpen eskolan jarraitu zuen. 14 urterekin lanean hasi zen. 1960an, Alemaniara lanera joateko izena eman zuen eta 28 urterekin hara joan zen: soldatzaile-lanetan jardun zen hiru urtez. Handik bueltatu zenean, ofizioa ikasita Paisa lantegian aritu zen 55 urte bete arte. 1965. urtetik, Galtzaraborda auzoan bizi izan da. Beraien etxearen beheko solairuan emazteak eta biek musika-akademia zuten eta solfeo-klaseak ematen zituen Iñakik bertan. Emaztea, Silbia Besga, piano-jotzailea zen eta hainbat musika-instrumentu jotzen ere irakasten zuen. 3 seme-alaba izan zituzten eta hirurak musikazaleak izan dira; ikasketak ere arlo horretatik bideratu izan dituzte. Bizi izan den auzoko, Galtzarabordako, auzo-elkartean ere parte hartu izan du hainbat jardueratan: hala nola, Olentzero ateratzeko abeslari-taldea prestatzen, Santa Agedako koplak kantatzen... Horrez gain, txorizale amorratua izan da eta urte askotan ibili izan da San Markos mendiaren inguruan erreklamuarekin txoriak harrapatzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-046 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute