Errenteria (Gipuzkoa)

Baserriko produktuek estimazio handia kalean

Baserriko produktuek estimazio handia kalean Maitxok gogoan du baserriko produktuek zein estimazio handia izaten zuten kaletarren artean. Arrautzak, untxiak eta oilaskoak saltzen omen zituzten gehien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-039-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maitxok gogoan du baserriko produktuek zein estimazio handia izaten zuten kaletarren artean. Arrautzak, untxiak eta oilaskoak saltzen omen zituzten gehien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zuek ere, pentsatzen det, oinez beti, ezta?
-Bai, bai, bai. Beti oinez.
-Eskolara edo kalera…
-Eskolara, eskola nahiko alde itten zitzaigun /ittezizaigun/ baiño Oiartzuna joten giñanin’e Errenteira etortzen giñanian ere berdin. Oinez. Beti oiñez. Bai, bai.
-Eta bazenuten ohittura saltzeko baserriko gauzak-edo saltzea-edo jeisten zen ama…
-E… Bai, bai. Orduan, gauz bat izaten zan /izatezan/ oain ez zana /etzana/ ez, ordun baserriko gauzak izugarrizko estimaziyua izaten zun /izatezun/. Oain ere beharba bai, baiñon oain aukera gehio dago. Garai haitan ez zan /etzan/ ez… arrautzan granjikan ez zegon /etzegon/. Ta ordun, arrautzak, eskaka! Bai, bai. Ta gañea arrautzak ahal zan guziya jaso itten zen /ittezen/ ba asteburuan kalea joteko eta, ba halakoi ta holakoi eman berra eta bai, saldu eitten zen /eittezen/. Ta hor bada esaera bat: “baserritarrak, osasuna eman ta gaitza ekarri”, esaten zana /esatezana/. Bai, bai, bai, bai… Eta ollaxko ta hola, hazitzen zianak ere bai, harrapazka saltzen zian , konejuak ere bai. Bai, ni goatzen naiz, jun izandu naiz, Errenteiko lehengo merkatu [zaharra ez], gañea hor Xenpelarren eon izandu da, ni goatzen naiz, geo in zuten goyen, beste merkatua, uain itxi dana hori, uain berriz aldatu in dute. Ta horrea, goatzen naiz jun izandu ga konejuk eramatea. Ta saltzen zian. Ta gañea normalian izaten zien /izatezien/ erosten zutenak ba bertako harakinak, e! Eosi iten zittuzten ta geo beraiek saldu.
-Beraiek saldu…
-Bai. Oain, gauza hoi’re aldatua dago. Uain ezin da zuzenian saldu mataera o betenayuan zeaikan gabe, ez ollaxko… Ezer ez. Ezer ez.
-Kontrol batzuk jarri dituzte…
-Baño… Bai… Bai… Bañon orduan zuzenian saltzen zan gauza. Hoi berriroko gauza da, ezin dala kontrolikan gabe saldu. Baño garai haitan, bueno, goatzen naiz… Kuebako gain hortan bazan etxe bat, geo ez dakit /takit/, su manta ero nola, erre in zan, bañon bizi zan gizonezko bat, solterua zan, ta gu juaten giñan harengana, ba, Trabalekukun parientia zan, eta juten giñan harengana, ba, ogiya eamatea, Trabalekukuk enkarguk ematen bazittuzten harea eramatea, eta harek ematen zizkigun arrautzak Trabalekura eramateko. Bai, bai, jendia hola, saiatzen zen.
-Ordun, tarteka eramaten zenuten, ba hola, koneju batzuk, edo arrautz batzuk edo…
-Bai, baino hola kantidade haundiyak iten ere ez giñan aitzen.
-Ez…
-Bai, soberan daozte eta… Bai.
-Oseake tarteka izaten zan…
-Bai, bai, bai, bai. Arrautzana ya, hoi normalagoa zan ya hoi ya asteburutan batera edo bestea ya hor… Bai, bai, bai…
-Eta gauzatxo hoiek, baserriko gauzatxo hoiek nola eramaten zenituzten zuek saltzera?
-Bueno, Errenteira juten giñan, Errenteiyan’e izaten zittuen bata ta bestiai hola, baiñon parrokiya, ez hola zeara, merkatura ta… Bestela, bestela. O ezaunak edo… Bai, o eskatu itten ziyoten edo… Oiartzunea ere berdin… Bai…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia