Txikitan, Errenteriako Aitzarte landa-eskolara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-039-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserri inguruan zegoen eskola batera joan zen Maitxo txikitan. Aitzate esaten omen zioten eskola hari. Landa-eskola omen zen, inguruko baserrietako haur guztiak bertara joaten baitziren. Hala ere, eskola ordutatik kanpo baserrian egiten zuen lan Maitxok, gurasoei laguntzen. Enkarna izeneko oiartzuarra zuten irakasle, eskolak goizez bakarrik ematen zituena, bederatzietan hasi eta eguerdiko ordu bata arte, nonbait hor.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:04:22
- Erref: ERR-039/002
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Zer zea, nesketan zaharrena, edo?
-Ez. Bi neska gea lehenenguak.
-Normalean, hola, neska zaharrenari edo tokatzen zitzaion lan asko itea, baserrian…
-Ba, ba ez pentsatu ba, e! Alderantziz. Ni geyo iña izaten naiz. Zaharrena jun zan ikasketak ittea’re lehengusu baten etxea, Ugaldetxoa jun zan, eta geo handikan juten zian mojeta, Oiartzuna, eskola, eta ni etxian. Eta guk ganeukan eskola bat hor, baserri inguruan, Aizate esaten ziyotena, eta hara juten giñan hor inguru hortako ume gehinak eskolara. Eta etxean gañeko lana itten. Baserriyan gurasoei launtzen.
-Aizate hori, etxe bat o baserri bat edo da, o zen ez?
-Bai, bai, bai… Eta uain ere, bueno, uain ardik eta hola ibiltzen dittuzte, baiñon han dago, zutik dago. Ta aldameneko baserri batekua da.
-Eta zenek ematen zun hor eskola edo…
-Ba, e… Aurretikan, gue aurretikan, hor bertako amona batek. Eta gero bere iloba bat Oiartzundik etortzen zan /etortzezan/. Bai. Bi ahizpa. Normalian bat etortzen zan /etortzezan/ ya gehinin, biño bea gaixotu o ezin zunian o beste ahizpa etortzen zan /etortzezan/. Ta hoik zian Oiartzungo ‘Amurriyanakuk’ eo esaten ziotenak.
-‘Amurriyanakuk’?
-Bai.
-Amurraitikan etorriko da, noski…
-Ez dakit /eztakit/ zergatik esaten ziyoten. Amurriyanak esaten ziyoten. Hoik taberna eukittu zuten han, uain dago han elektrodomestiko’ro holako bat dago, e… plazan, Oiartzungo plazan, ya Ugaldetxoa aldea abiatzen za /abitzeza/ eta eskubita dagon zea hartantxen zan.
-Zure maistra zein izan zan?
-Ba Enkarna zun izena.
-Enkarna.
-Bai.
-Ta, Enkarna hor bizi zan, esan dezun toki hortan?
-Bai, bai, hoi bazian ez dakit /etakit/, lau’ro ahizpa ero bost o bazian.
-Orduan egunero Aitzateraino joaten zen?
-Bai, bai, oinez juten zen /jutezen/, eta goiz partian bakarrik ematen zun /ematezun/. Goizian beatzitatikan… ez dakit /eztakit/, ordu bata edo hola izaten gendun /izategendun/. Ta arratsaldian ez zan etortzen ta ez giñan juten. Ta egualdi txarra hola tokatzen zanian’e /tokatzezanian’e/, etorri be geldittu izandu da, eta orduan jo(a)ten giñanak jolasten giñan eta geo etxea.
-Eta hor, zer zen, etxe hortan o baserri hortan gela bat prestatuta edo…
-Bai, azpian san genezake, zan ikullu bat bezela, ez? Ta gero eskaillera batzu zittuen gora, ta goiko plantan dena sala haundi bat zan, atzian bazan, bai, gela bat, sukaldia ta bazauden, ez dakit /takit/, noizpaitt’e… Eta orduan, banko batzuk egoten zian /eotezian/, alderdi batian eoten giñan neskak eta beste alderdiyan mutillak, egoten giñan /eotegiñan/.
-Maistra beakin.
-Bai, bai, bai, bai, maistra beakin. Bat, denantzako.
-Eta zer zinituzten, zuen pupitreak eta mahaiak o nola…?
-Bankuak. Ta aurrian zuten ba idazteko, eta geo baita’re, ordun ez zan /etzan/ izaten rotuladore ta boligrafo… plumakin! Tintero batzuk jarri eta bazter guziyak zikindu igual ingo genittun, baiño haikin aitzen giñan. Bakoitza bee… zeak izaten genittun.
-Eta, koadernoa-edo erabiliko zenuten…
-E… Kuadernuak bai, erabiltzen genittun, baiño kuadernuak biño gehio, pizarrak ibiltzn zian /ibiltzezian/ orduan. Pizarra, pizarrilluak, eta orduan igual jartzen zizkiguten /jartzezizkiguten/ problema batzuk tableruan o zeatu ta handikan atera, biño pizarrakin itten genun gehienbat lana guk. Bai, bai, kuadernuak erabiltzen genittun, diktado itteko eta holako gauzak itteko, ta kopiatzeko-eta, ibiltzen genittun.
-Eta bazeon arbelarik o pizarrarik hor paretean?
-Bai, hori bai. Bazan.
-Eta gero gurutzeren bat edo
-Bai, hoi bai. Hoi bai. Bai.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!