Errenteria (Gipuzkoa)

Trabalekuko sagardoa

Trabalekuko sagardoa Hainbat sagar mota izaten zen Trabalekuko sagastietan. 1943. urtera arte auzoko dolarean zapaltzen zuten sagarra. Auzoko dolaretik baserrirako bidea txar askoa zen, ordea, eta azkenerako, baserrian ormigoizko dolarea eraiki zuten. Dolaretik ateratako lehen zukuaren gozoa, zizarrarena, gogoan du bereziki. Haurrek otorduetan sagardo hutsa edatea gaizki ikusia omen zegoen, eta pitarra edaten zuten: sagardoa urarekin nahastuta, alegia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-030-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hainbat sagar mota izaten zen Trabalekuko sagastietan. 1943. urtera arte auzoko dolarean zapaltzen zuten sagarra. Auzoko dolaretik baserrirako bidea txar askoa zen, ordea, eta azkenerako, baserrian ormigoizko dolarea eraiki zuten. Dolaretik ateratako lehen zukuaren gozoa, zizarrarena, gogoan du bereziki. Haurrek otorduetan sagardo hutsa edatea gaizki ikusia omen zegoen, eta pitarra edaten zuten: sagardoa urarekin nahastuta, alegia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan duzu /esantzu/ hemen sagarronduak-eta asko zenituztela.
-Han bihan bai, saasti haundiya zen.
-Sagastiya…
-Bai. Saasti haundiya zen.
-Ta? Sagar klase asko zien?
-Bai, bai. Han klase asko zien. Esaten omen ziguten /satementziguten/ ez dakit /eztait/ zemat eta sagar klase gehio, pues, zea dakatela: saardua itten duzun /ittezun/ denbuan, “que es mejor”. Hobeto dela.
-Hobia atetzen da ez?
-Bueno, denakin nahastu ta…
-Eta zuek bazenuten tolaria?
- Bai, uain deseina dago, hor dago /do/, bihan, zoluan… […] ez genun /ezkenun/, auzuan zen, tolaria, ta hara eramaten zen sagarra, ta handik ekartzen zen geo, biño, oso bire txarrakin, e! Katxarro baten ekartzen zuten ta geo kupela bete.
- Oseake zuek hemen etzenuten sagardua iten.
-Geo bai. “en año cuarenta y tres” in zen zea, tolaria. Harea eamaten’e lan haundiya ta… Ekarri zen. Ormigoizkua in genun. Han eurrezkua zen. Hor, Egieder o beste itxi hortan. Horrea eamaten zen.
-Eta? Eramaten zenuten sagarra
-Bai, bai, bilduta eaman ta geo hua han goxo-goxo itten zenian /ittezenin/ jotzen zuten. Uain ya segittun jotzen da biño, geo makinak daude, presiyu haundikuk, uain kentzeko, sagardua, biño ordun hola, guri-guri egin arte /iñarte/ eukitzen zen ta…
-Eta gero sagardua ya iña nola ekartzen zan berriro honea?
-Iriyakin, hola, bi iri pare jarri ta malda hoi atetzeko gaizki ibiltzen zin ta! Ez, lana haundiya izaten zen udazkenen, e!
-Ta ze ekartzen zan garlian?
-Hoi da! Garlia! Ta geo botzen genun kupelaa o barrikara’ro… Barrika izaten da kupelan erdiya bezela o txikiyago o… Barrika esaten zaiona, hola, koxkor bat. Ta kupela berriz… Segun, kupelak’e, batzuk haundiyak bestik ttikiyak… Ba hemen sagardua’re saltzen zen urte batzutan.
-Saldu’re iten zenuten?
-Bai. Familiyan. Azkeneko… Gu ezkontzeko aurreko urtia o ez dakit zer zen. Biño familia bihar duzu /bihartzu/ ta, gañea hemen, baserriko batzuk ta,
-Ta pitarra ta zizarra ta hoiek e…
-Zizarra da lehenengua. Bai. Itten zen, hua gozo-gozua…
-Gozo-gozua, ezta?
-Bai, ta geo, beealaxe zeatzen zen, mikaztu’ro… Lehenengo zizarra.
-Bai.
-Lehenbiziko pixar hoiek itten genittun…
-Ordun zuek otordutan ohittura izango zenuten sagardua eratekua, ezta?
-Pitarra itten zuten. Umia, gaztia… txarra zela saardo hutsa ta, beti ura bota jartzen zuten kupel bat, gurasuk, ta handik botillak ekartzen zin bi ro hiru ba !... Nahi zuten adina!
Oseake zuek umetatik sagardua eran dezue…
-Bai. Nik asko… Falta haundiya hartu niyon hanka hautsi nunin, geo enbolia eman zitten, ta esan ziaten alkohol ta… Biño mira in nun lehenengotikan, ta uain berriz, uain iruitzen zait, neetzako zakarra o… Urakin, urakin ohittu gea, bai…
-Bai, ohittu in zea, biño hasieran zailla…
-Bai, ohittu arte bai, ohittu arte bai. Zetik ume-umetik haretxekin ohittu! Pitarra. Biño geo ez… Hola…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia